Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sukar bizia nagusitu zitzaion, esku-oinetako hezueria. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1029. orr.
Anaia zaharrenak, don Vicentek, hezueria zuen eta ez zen ia behin ere ateratzen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.
Todiko herritar batek hezueri artritiko oso larria zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 270. orr.
Hezueriak bihurritutako esku bat. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 100. orr.
Karlos, [...] asperturik errege eta agintari izateaz, hezueriak jota, oinetako miñnez, egindako bidegabekeriez damututa, Yusteko monasteriora erretiratu zen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 233. orr.
Hezueriak jota dauzkat sorbaldak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 474. orr.
Herrenak ibiltzen hasten dira, hezueriak jotakoek salto egiten dute. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 260. orr.
Jantoki zikinean, hezueriak jotako haizegailu batek giroa freskatzeko itxurak egiten zituen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 329. orr.
Halaxe zen, bai: azido urikoa, tanta-hezueriak joen borrero, tripazain-zurruteroen zigor eta harri-gaitzaren eragile sonatu horixe zuen sorburu. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 238. orr.