Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hezte (orobat hezitze) 1 iz gizakia, bere ahalmenak garatuz eta gizabidea erakutsiz, gizartean bizitzeko prestatzea eta gaitzea.
Zinez, mintzaldi biziki aberatsa izan da eta eguneroko familia eta hezitze egoerak hobeki kudeatzeko zenbait tresna aipatu dauzkigu. Herria 2003-01-28
Balore demokratikoetarako hezte eginkizunean. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 90. orr.
Halakoa ote nintzen sortzez, eta ez ote zuen kolpe hark nehongo eraginik izan ene hazte-hezteetan... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 33. orr.
2 (animaliak)
Itsu-zakur batek haatik ainitz gostatzen du: 18.000 euro, hazte eta hezte lan guziak kondutan hartuz. Herria 2005-03-17
Aratsaldean zaldi hezte eta gero ibil molde erakusketa, balioko du ikustea. Herria 2005-03-03
Zaldi hezte lehiaketa nagusia. Herria 2003-03-10