Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Makila ez da hezle ona [zakurrarentzat]. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 160. orr.
Sonia izeneko emazte hezleak zizkion manu batzu emaiten. Herria 2004-12-30
Goxoki lehenik, bortizki noiztenka, gizon hezleak hezten ditu hiruak, zaldia, dudarik gabe, neskari kuraia emaiten diola eta ama lilluratzen. Herria 2004-10-07
Zakur guziak osoki gelditu eta hezleak xoria libratzen du. Herria 2001-06-21
Hezleak aldiz muturreko bat ezartzen dio Osso hartzari, zer gerta ere! Herria 2004-12-30
Sarritan animalia-hezlea banintz bezala sentitzen nintzen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 130. orr.
Zakur hezleak, klinikak (2.000 ba omen daude), zakur egoitzak. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 20. orr.
Bazen harengan bere animaliak izutzeko jadanik gauza ez den piztia-hezle zaharretik zerbait. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 64. orr.
Ez dira baliagarriak Trasimakorentzat Sokratesek eztabaidan barrena jartzen dizkion ereduak, ez sendagilearena, ez lemazainarena, ezta zaldi-hezlearena ere. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 38. orr.
Lehoin batek zauritzen duela kabala basa hezle bat, Kerwich izenekoa. Narrasti hura bitxikeria gisa eramana zuen, jokoren bateko osagarri modura, zer-nolako hezle-gaitasun paregabeak zituen erakusteko guri. Herria 2004-12-02
Haatik, huraxe du bere bihotzaren hezle nagusia. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 186. orr.
Badakigu ainitz urtez haur eta gazteen erakasle eta hezle paregabea izan dela. Herria 2003-01-09