Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zu ez zara horrelakoa, ez zaitugu horrela hezi. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 97. orr.
Nire alaba mundu honetan zerbait izateko hezi nuen. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 59. orr.
Gizasemeok gogor lan egiteko hezi gaituzte. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 160. orr.
Eta orain, haz eta hez ezazue haur sortu berria. Herria 2003-06-26
Ni ere, jakina, erlijio katolikoan hezi ninduten. Jasankortasunean hazi naiz, nolabait esatearren; jasankortasunak hezi nau. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 12. orr.
Txiki-txikitatik gurasoek lotsagabeki hezi zuten, munduko hutsalkeriari jarraituz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 181. orr.
"Ez dakite umeak hezten", esaten zuen gure aitak, "gaizki ohituak daude, maina besterik ez dute". Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 227. orr.
Haiek euskaraz hazi baitziren eta erdaraz hezi, baina oraingoak, gehienetan, euskaraz hezten baitira, baina erdaraz hazi. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 168. orr.
Zeren Jainkoak zigor eta gaixotasunezko akuiluz eta damu-espirituz hezten baititu betiko bizitzarako hautatu dituen guztiak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 141. orr.
Gure aitetamek onartzen zuten holako larderia, elizaren menean izaiteko heziak baitziren. Herria 2003-07-24
Hezi dezagun jendea komunikaziorako. Berria - Harian 2005-12-04
Kontsumitzeko hezi gaitu publizitateak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 84. orr.
Nik lau seme-alaba hezi ditut eta horietako bat bera ere ez zait ona atera. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 479. orr.
Ez dakit nork hezi duen, baina sekula ez dut emakume itxurazaleagorik ikusi. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 271. orr.
Apaizekin hezi den batek. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 184. orr.
Rockarekin hazi eta hezi den belaunaldikoa da Gantzarain. Berria - Kultura 2004-11-20
Utzi eskolumeak hezi daitezen neskameen ondoan. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 380. orr.
Nire aitonarekin hezi nintzen. Berria - Kultura 2004-11-10
Kulturaren jokoan geure baitakoa sortu eta hezten da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 297. orr.
Ingalaterrak hezi ditzala beste nazioak. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Ni, hain bestelakoa nintzena eta hain bestela hezi nindutena. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 255. orr.
Gerra luzaroan egiteko, eta ondorioz tropak ondo hezteko. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 49. orr.
Partiduak hartzen zituen erabakiak: masak heztea zen helburu. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 87. orr.
Hezkuntza teknologia berrietara mugatuko balitz, hezi baino gehiago bezatu egingo luke. Berria - Euskal Herria 2004-11-19
Ni Jugoslavian hezia izan nintzen. Berria - Mundua 2004-04-30
Jende ongi hezi eta eratsua bizi den edozein etxetan bezala. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 182. orr.
Ongi hezitako gazte horien artetik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 152. orr.
Lotsagarri da gaizki hezitako semearen aita izatea. ik hezigaizto. Elizen arteko biblia Si 22,3
Opuseko Fakultatean hezitako berriemaile horren inguruan. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 140. orr.
· Sail hauetan hezi ditaike: administrazioa, ibilgailugintza, elektrizitatea eta elektronika, [...]. Herria 2005-04-14
Nola hezi zakurra. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 41. orr.
Zorrotz hezi behar izan zuten berriz emea: jatekoa bere gisa bilatzen irakatsi, hegaldi luzeetan trebatu, bakarrik bizitzen erakutsi. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 506. orr.
Borrokarako hezi den txakur lotu baten moduan pasatzen zuen eguna. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 159. orr.
Txakurrak gizon beltzen usaina aditu hutsarekin zaunka hasteko hezten diren herrialde batean. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 146. orr.
Mila bider hobea da zaldiak heztea eta bakoitza hamar mila dolarretan saltzea! Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.
Artzainek ardi-zakurrak ongi hezten dituzte. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 26. orr.
Nor zen kobrak eta arratoiak hezten zituen emazte hura? Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 190. orr.
Bi hilabetez, jo eta ke aritu zen bere gelan [...] zurezko kaiola txiki batean sarturik zeukan sagu bat hezten. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 329. orr.
Aspalditik zebilen usoak hezten. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 69. orr.
Haien abereak mantsoak eta ongi heziak direlakotz. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 102. orr.
Jendearen pasioak ere heztekoak dira beharrez, legearen bidez eta artetan zigortuz hobenduna. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 57. orr.
Zer nolako nagusitasuna duen afektuen gainean, haien hezteko eta kudeatzeko. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 529. orr.
Dohatsutasuna ez da bertutearen saria, bertutea bera baizik eta ez dugu hura gozatzen gure irritsak hezten ditugulako baina, alderantziz, hura gozatzen dugulako ditugu haiek hertsatzen ahal. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 593. orr.
Gizakiek beste ezertan baino ahalmen gutxiago dutela beren hizkuntza menperatzen eta beren gurariak hezten. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 247. orr.
Neure gorputza hezi eta menpean jartzen dut. Elizen arteko biblia 1 Ko 9,27
Urdaila berriro hezten hasi behar duzu. Berria - Euskal Herria 2004-02-29
Ahotsa ere egoki atera zitzazun, dardararik gabe, urteetako jardunak hezia. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 22. orr.
Kapitaina profesional hezia zen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 182. orr.
Orain abere heziak bezala ikusten dituzte bazterrak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 342. orr.
Kui zuribeltzak maite nituen, arratoi hezien begi tristeak zituztelako. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 110. orr.
· Baserri giroko neska zintzo ongi hezi bat. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 143. orr.
Horiek denak ez dira Gustavo Duran gizon ikasi, ondo hezi eta sentibera haren gogoko. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 194. orr.
Klase ongi hezi horren eginkizun nagusia. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 85. orr.
Hitz krudelak esaten zituen bere mingain gaizki heziarekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 269. orr.
Burugogor eta gaizki-hezi, atzera hasi nintzen: [...]. Mat?as M?gica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 56. orr.
ik hezigaizto.
Bazen gobernari-klase bat, oso ongi hezia. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 218. orr.
Tximino ilea dauka, beltz amatatua, lakarra, ezin hezia. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 112. orr.
arabera hezi (4); batean hezi (3); bezala hezi (7); da hezi (3); elkar hezi (3); eta hezi (36); eta hezi diren (3); gaizki hezi (4); gazteak hezi (5); gazteak hezi eta (3); hartu eta hezi (3); hazi eta hezi (20)
hezi behar (16); hezi behar dira (3); hezi den (3); hezi diren (3); hezi ditut (3); hezi dituzte (4); hezi egin (5); hezi egin behar (4); hezi egiten (4); hezi eta (28); hezi gaituzte (3); hezi izan (5); hezi nahi (10); hezi nahian (5); hezi ninduten (6); hezi nintzen (3); hezi ondoren (5); hezi zen (5); hezi zituen (3); hezi zuen (8); hezi zuten (10)
horrela hezi (5); hura hezi (3); ni hezi (3); nola hezi (7); ondo hezi (3); ondo hezi eta (3); ongi hezi (10)
eskolan hezia (3); eta hezia (10); eta ondo hezia (5); eta ongi hezia (3); hazi eta hezia (4); hazia eta hezia (3); hezia eta (8); hezia izan (13); hezia izan zen (4); hezia zen (4); heziak eta (3); heziak izan (6); ondo hezia (10); ondo heziak (6); ongi hezia (20); ongi hezia eta (4); ongi heziak (5)
eta hezitako (4); gaizki hezitako (3); hazi eta hezitako (3); hezitako gizona (3); hezitzeko eta (4); ondo hezitako (8); ongi hezitako (11)
alabak heztea (3); eta heztea (3); eta hezteko (11); eta hezten (13); ezberdin hezten (3); haurrak hezteko (6); hazi eta hezteko (3); hazten eta hezten (5); heztea da (5); heztea du (3); heztea eta (5); hezteko aukera (3); hezteko eta (4); hezten da (4); hezten diren (3); hezten ditu (4); hezten dituzte (5); hezten zituen (4); izateko hezten (3); izateko hezten da (3); jendea hezteko (3); komunikazioan heztea (3); nola hezten (3); ona izateko hezten (3)