Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alaznek mingain puntaz hezetu zituen ezpain lehorrak. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 90. orr.
Ahoa gozoro hezatzen duen atsegin hori. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 137. orr.
Aitonaren begiak hezetu egiten ziren amonaz akordatzen zenean. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 63. orr.
Mirariren begirada hezetu egin zen bat-batean, sekula entzundako gauzarik samurrena esan baliote bezala. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 147. orr.
Pertsona normal batek batere nekerik gabe berotzen eta hezetzen du airea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 132. orr.
Arteetan tanta potoloren bat lerratzen zaio matelan, odol idortua hezetuz eta bisaian dabilzkion eulietarik bat, une batez, izutuz. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 96. orr.
Goizeko lanbroak hezetutako egunkaria. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 53. orr.
Durban-en pasioaren sugarretan igarotako udako gauak, izerdiz hezetutako izarak. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 243. orr.
Glaziazioa bukatu eta eguraldia epeldu eta hezetu egin zen. Berria - Kultura 2004-04-08
Lur-azala hezetzen zuen lurruna zerion lurrari. Elizen arteko biblia Has 2,6