Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zuhaitz garaia beheratu eta txikia goratu egiten dudala, zuhaitz hezea ihartu eta ihartua hezeberritu. Elizen arteko biblia Ez 17,24
Belar hezea ematen diet janari. Elizen arteko biblia Has 1,30
Leku hezeetatik ateratzen dira hodeiak, eta goiko eskualdetarantz igotzen dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3690. orr.
Begiratu bat ematen diogu soropil heze ihintzez estaliari. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 207. orr.
Soto ilun heze batean gil-tzapetu ninduten. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 351. orr.
Baina beti geratzen da gure baitan lur puska heze epel bat, non bizitza ez baita nehoiz agortzen... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 602. orr.
1982an gune heze hura natur parke bihurtu zuten. ik hezegune. Berria - Harian 2005-01-28
Gizonarekin besarkaturik, gorputza gorputzarekin bat egiten eta ezpain hezeak musuka xurgatzen dizkionean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 297. orr.
Lehenengo ezpainek, ezpain leun eta mamitsuek, eta gero mihi heze eta jostariak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 176. orr.
Almaren esku bigun hezearen laguntzaz. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 214. orr.
Eta arrosa bat ere bazen, arrosa gorde bat, ezpainetako petalo hezeak baizik erakusten ez zituena... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 323. orr.
Iparraldeko lurralde hotz hezeak maite zituen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 24. orr.
Elur bigun eta hezean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 178. orr.
Aire heze beroak izerditan jartzen du azala. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 271. orr.
Aire-masa umel hezeak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 276. orr.
Udaberriko haize epel hezeak. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 93. orr.
Usain heze eta epel bat iritsi zaio. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 68. orr.
Zoko batzuetan, alde laiotz hezeetan, narrasti beltzak, horiak, moreak, zebra edo tigrearen erara marratuak pilatzen ziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 138. orr.
Hoteleko korridore hezeetan zehar. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 411. orr.
Manilako gau bero eta hezean. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 263. orr.
Gaua hezea baitzen, behelainoz betea. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 162. orr.
Hotz hezea hormetan sartua. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 67. orr.
Sasoin hezea ekainetik azaro arte. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 167. orr.
Bada tristura bat hezea eta errea, betea eta betegarria, bildua eta beltza, lurrari kendua dirudiena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.
Musuak artean heze zirauen Rosieren ezpainetan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 471. orr.
Dena ilun eta heze zegoen... larunbat gauean botatako euriak pista heze utzi zuelako. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 439. orr.
Soroak hezez eta beroz gainezka baitzegozen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 353. orr.
Hezearen distira zeukan begi ertzean, eta ni bitartean tontoarena egiten. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 113. orr.
Azala, egosita edo hezetan izerdia baliatuz erabili ohi da. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 275. orr.
Erabiltzen direnean [adreiluak] hezetan eta erabat lehortu gabe. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1010. orr.
Islako etxeak oholezkoak dira, inoiz kolorez pintatuak baina jadanik hezearen hezez ilunduak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 182. orr.
aire heze (5); belar heze (7); bero eta heze (3); beti heze (3); eta heze (27); gauza heze (3); gela heze (3); haize heze (4); heze bat (8); heze batean (8); heze baten (6); heze batez (3); heze batzuk (3); heze eta (50); heze hartan (4); heze hori (3); heze hura (7); heze zegoen (5); hotz eta heze (3); leku heze (3); lur heze (3); mihi heze (4); mihi heze eta (3); usain heze (6); zapi heze (3)
adaska hezeak (4); begi hezeak (5); belar hezea (5); belar hezearen (4); bero hezea (6); eta hezea (20); eta hezeak (5); eta hezean (7); haize hezea (3); hezea eta (12); hezea zen (8); hezeak eta (5); hezearen eta (4); hezearen gainean (4); hezearen usain (3); hotz eta hezea (3); hotz hezea (6); lizar adaska hezeak (3); lur hezean (5); lur hezearen (6); usain hezea (4)