Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hexametro iz sei oin edo neurri dituen ahapaldi lerroa.
Latinezko hexametro-sorta iraingarria. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 225. orr.
Hexametrotan idazteko joera. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 149. orr.
Bere latin hexametroak eta bere prosa dotore baino dotoreagoa idazten. Berria - Kultura 2004-10-02
Beraren bularraren gainean dauka hark burua: seguruenera, entzuten du beraren bihotza, zeinaren taupadekin hartzen baitu hexametroak erritmoa. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 212. orr.