Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hexagono 1 iz sei aldeko poligonoa.

Uztai-egitura eder bat da, hexagono ia erregular bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 300. orr.

Edozein hexagonotatik beheko eta gaineko solairuak ikusten dira.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 57. orr.

Hexagono bakoitzeko horma bakoitzari bost apal dagozkio.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 58. orr.

Zirkulu batean inskribatutako hexagonoa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 354. orr.

Hexagonoa edozein konikotan inskribatuta egonda ere hori egia dela frogatu zian Blaise Pascalek: elipsea, parabola, hiperbolea...!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 354. orr.

2 (Frantzia izendatzeko, H larriz nahiz xehez)

Frantziako kontsumitzaileen konfiantzak behera egin zuen, hexagonoan langabezia hiru urte eta erdiko maximoan delako.  Berria - Ekonomia   2004-03-03

Ostiral gauean eta atzo goizaldean 900 ibilgailu erre zituzten Hexagonoan.  Berria - Harian   2005-11-06

Gu bagaude, ez ote zaizkion arazo larriagoak jauziko hurbilagotik, menturaz Korsikatik, Savoiatik edo Hexagonoaren barnean sortuak diren etorkin magrebiarren seme-alabengandik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 77. orr.

Mapa da, militarren jakinduriak asmatutako zera hori, Estatuarentzat (eta nazionalismoarentzat) gauza beharrena; Hexagonoa eta Larru Beteko Zezena (edo Zazpiak Bat) dira, hurbilenekoak aipatzeagatik, maisuak eskolan (edo andereñoak ikastolan) erakutsi eta sinetsarazi beharreko abstrakzioak, ezin bizizko idealizazioak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 212. orr.

Hexagonoaren periferia sinbolikoetan kokatzen diren frantsesezko literatura erregionalaren periferian.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 144. orr.

Bere hexagonoari exagrama mistikoa deitu zioan Pascalek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 355. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus