Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hetika iz eritasun kutsakorra, Koch-en baziloak gizakiengan eta abere mota batzuetan eragiten duena, biriketan edo gorputzaren beste alderdi batzuetan eratzen diren bikor antzeko batzuek ezaugarritzen dutena. ik tuberkulosi.
Aspalditik zuen hetikaren eraginez, besoak hezur hutsetan zituen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 117. orr.
Hetikak sakoneraino har bitza haien birikak, / harrez gainezka egingo ahal du haien puxikak. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 94. orr.
Garai haietan hetikak eta sukar-ustelak gogorki jotzen zituzten bazterrak, gerla denboretako presondegi eta herio zelaietan bereziki. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 100. orr.
Olivier d'Oussant 1562. urtean hil zen [...] Paristik negozio on bat egin ondoren zaldian zetorrela busti eta hotzeriaz harrapatutako hetika baten ondorioz. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 157. orr.