Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hesidun 1 izond hesia duena; hesiak dituena.
Argi gorrizko izpi ahul batzuk sartzen ziren leiho hesidunetatik. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 35. orr.
Mahai gainean margarita-sorta eder bat dago, eta hesidun leihoan geranioak. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 78. orr.
2 (atletismoan)
60 metroak eta 60 metro hesidunak irabaztea. Berria - Kirola 2004-03-09
Ez zuten lortu, ordea, Virgilijus Aleknak (diskoa), Fani Halkiak (400 metro hesidunak) eta Tatyana Lebedevak (luzera jauzia). Berria - Kirola 2004-09-19
400 hesidunetan marka eskasagoa zuela aitortu du. Berria - Euskal Herria 2004-10-03
Larry Wade 110 metro hesidunetako korrikalaria. Berria - Kirola 2004-07-17
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
metro hesidunetako (3); metro hesidunetan (13)