Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hertu, hert, hertzen 1 da ad ipar hantua edo puztua dagoena hustu.
Ortzaizean multzoturiko kumulu-ninbo astunak airez, sabelak haurrez bezala, husten eta hertzen ziren. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 137. orr.
2 (era burutua izenondo gisa)
Ipurdi mazela iletsuak, tripa sail hirukoitzak, koskoila hustuak eta oihan ilunetan aterpetzen ziren zakila jada hertuak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 67. orr.