Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tren geltokiko saltegi hertsiak. Baina bat-batean, gau hertsiaren erdian oraindik, horra non aurkitzen garen mendiaren gailurrean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 228. orr.
Mehainerateko xendra hertsian. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 19. orr.
Pasabide luze eta hertsia zeharkatu ondoan. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 13. orr.
Magenta abenidaren saihetseko karrika hertsietarik. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 162. orr.
Ibarra ibaia bezain hertsia da. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 197. orr.
Han dena hertsia eta txikia duk! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 45. orr.
Ene mundu hertsi eta hetsitik nolabait ateratzen banindu bezala, urrutira eramanez... Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 160. orr.
Haize korrontea sartzen zen ate handi zabaldutik eta freskura pixka bat zekarkion ardo usainezko giro bero hertsi hari. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 40. orr.
Bizitzak ezin duela formaren muga hertsietan etsi. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 120. orr.
Memoriak uste baino muga hertsiagoak ditu. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 12. orr.
Muga batzu behar dira beraz ezarri bainan ez hertxiegiak... Herria 2003-01-14
Espiritu hertsi hori beldurraren beste aurpegi bat izan daiteke. «Kuskue tanden», 2004 - 157. orr.
Menturaz zure izpiritu hertsi hori zabalduko delako esperantzan. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 167. orr.
Hizkuntzalaritzak erlazio hertsiak ditu beste jakintzekiko. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 32. orr.
Kulturaren eta hizkuntzaren arteko lotura hertsia. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 177. orr.
Zeltikoak, bestalde, oso lotura hertsiak ditu italikoarekin. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 248. orr.
Zientzia den aldetik eskakizunik hertsienen arabera dogmatikoa eta sistematikoa izan behar duen [...] Metafisika. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 29. orr.
Euskara batu itxia eta hertsia erabili zuen zenbaitek solasaldi eta jardun mota guztietan. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 222. orr.
Ikuspegi hertsi edo zurrunik gabe. Berria - Euskal Herria 2004-02-24
Ikusmolde hertsiak, dudakorrak eta durduzatiak dira: lasterren joan nahi eta astiroen goaz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 90. orr.
Espiritu hertsi hori beldurraren beste aurpegi bat izan daiteke. «Kuskue tanden», 2004 - 157. orr.
Eztabaidan argi geratu zen Frantziaren jarrera hertsia. Berria - Euskal Herria 2004-06-20
Goi eta erdiko mailako klase puritanoko eta moral hertsiko beste kide askok bezala. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 12. orr.
Moral hertsiak eta barne-gogoeta egiteko beharrak laburbiltzen dute haren mezua. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 316. orr.
Itxuraz oso bestelakoak diren istorio beldurgarrienak [...] logikarik hertsienaren garapenean oinarritzen diren bezala. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 14. orr.
Fede marxista hertsikoa. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 152. orr.
Ikastetxeko diziplina hertsiak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 43. orr.
Nirekin buruz buru hitz egiteko behar hertsiak eraginda. Txillardegi «Putzu», 1999 - 116. orr.
Europa bisitatzeko premia hertsia. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 108. orr.
Jauregitik ez irteteko agindu hertsia jaso genuenez geroztik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 126. orr.
Eta ordutegi hertsiak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 349. orr.
Determinismo hertsiarekiko haustura eta eboluzioaren aurrera-behar itsua. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 173. orr.
"Osaba" hitzaren zentzu hertsian. Obabako nekazariek antzinako mendeetako aire hori zuten, eta, zentzu hertsian, beste aberri batekoak ziruditen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 65. orr.
Moralak halabeharrez askatasuna (zentzu hertsienean) aurresuposatzen duela. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 27. orr.
Eta izan, zentzurik hertsienean, apartekoak izan ziren, baita ondorioetan ere. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 164. orr.
Adiera hertsian Metafisika deitzen zaiona Filosofia transzendentalaz eta arrazoimen hutsaren Fisiologiaz osatzen da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 281. orr.
Hitzaren esanahi hertsian. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 155. orr.
Sineste hori esanahi hertsian ez da, hala ere, praktikoa. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 276. orr.
Ustez eta entzuten zion jendeak bera barneratutako zoko eta zirritu harritsu hertsi-hertsietan zehar segitzen ziola. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 266. orr.
adiera hertsian (3); atea hertsi (5); begiak hertsi (20); bide hertsi (6); eremu hertsian (4); esanahi hertsian (6); eskailera hertsi (3); giro hertsi (5); herstura ezin hertsiagoan (3); herstura hertsi (4); ikuspegi hertsi (3); jarrera hertsia (5); karrika hertsi (4); karrika hertsiak (3); karrika hertsietan (3); lotura hertsia (3); orokortasun hertsia (3); pasabide hertsi (3); zentzu hertsian (16)