Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zein da bada mehatxatzen zaituen arrisku hertsagarri hori? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 293. orr.
Oraingoz behintzat, begetal eginda daude, katalepsiak jota bezala, eta bizirik ateratzen badira alkandora hertsagarri bana izango dute zain Bermeoko psikiatrikoan. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 107. orr.
Estatua «subiranotasuna» deitzen zaion aginpide hertsagarriaren barruan kokatu behar da. Berria - Euskal Herria 2004-06-26
Mutilen eskakizun hertsagarriari -haserre ez zitezen- amore emateko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 94. orr.
Baina berriro ere besaburu parera altxatu zuen esku zabaldua, geldiarazteko keinu harekin -ez autoritarioa, baina bai hertsagarria-, eta itxaroteko esan zidan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 85. orr.
Etsipenaren soberania dut egun hertsagarri. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 441. orr.
Lublin-a eraman zuten eta atorra hertsagarri bat ezarri zioten. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 37. orr.
Atorra hertsagarriaz jantzirik eta oheari lotuta zegoen arren, erizainari beldurra ematen baitzion berarekin bakarrik gelditzeak. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 205. orr.
Europako langile-klaseari erregimen totalitario baten alkandora hertsagarria eskaintzea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 390. orr.