Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

herskari 1 izond/iz kontsonanteez mintzatuz, funtsean ahots bidearen ixte batez ebakitzen dena.

Euskaraz belar herskariak ([k] ahoskabea eta [g] ahostuna), [...] ohikoak dira.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 47. orr.

Ingurune jarraitu eta ireki batean /b/ herskariaren ordez [ß] jarraitua ahoskatzean, ebakeraren ahultzea gertatzen da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 34. orr.

Gogora dezagun kontsonante ozenak herskari direla neurri batean.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 25. orr.

Hots afrikatuak ahots-bidearen hersketa batekin hasten dira, herskariak bezala.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 24. orr.

Herskaria (/p/) ahoskabea denez, ezpainetako hersketak irauten duen bitartean, ahoskordek ez dute dar-dar egiten.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 23. orr.

Herskaria leherkaria bada.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 76. orr.

Herskari hasperenduak (ph, th, kh).  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 184. orr.

Esaterako, epher hitzaren herskaria hasperenduna dela.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 24. orr.

Dirudienez, leherketarik gabeko herskarietan ere, entzuleak bereizten du herskariaren ahoskunea ondoko bokalen maiztasunean duen eraginagatik.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 150. orr.

Hitz bukaerako herskariak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 124. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hiru herskari mota bereizten dira batez ere: ezpainkaria (p,b,m), horzkaria (t,d,n), eta guturala (k,g,n).  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 74. orr.

Halakoak dira adibideetako txistukari-herskari bilkurak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 29. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

herskari ahostun (3); herskari ahostunen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus