Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zonbait herroka izkiribatü behar üken dügü arratsez etxean: "Je ne parlerai plus basque en classe." Pierra, Graxi eta alargundu berria zen aita lehen herrokan zeuden. Herria 2001-11-15
Hamar soldaduko herroka meharra. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 235. orr.
Ber denboran, heben ikusten da bi neurtitzetan dela pastoraleko bertseta, nahiz lau herrokatan agertzen den libretean: holaz bi erdaretako ützülpenen leküa baratzen da eretzean. Herria 2001-09-06
Ahots finko eta leunez ari zen, hitzak lañoki herrokan pausatuz, teknikari baten maneran funtsean. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 105. orr.
Porruen antzera herrokan. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 184. orr.
Europako futbol txapelketa, Frantziako itzulia eta agorrilean Atenasko joko olinpikoak herrokan heldu zaizkigu. Berria - Kultura 2004-06-22
Hedoi herrokak gero, kolore berdinez apaindu ziren. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 140. orr.