Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Herrimina erabiltzen da gabetasun hori estaltzeko -eta ez dago gaizki- baina herrien, lekuen, gauzen eta pertsonenganako mina eduki daiteke eta gabezia gehiegi dira horiek guztiak herrimin bezalako hitz bakarrarekin estaltzeko. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 212. orr.
Sentipen zorrotz, mingarri eta hutsal batek harrapatu ninduen: herriminak. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 263. orr.
Turinen herrimin handia izan zuen beti. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 152. orr.
Zaragozakoa ongi eraman nuen arren, herrimina sentitzen nuen. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 29. orr.
Herrimina senditurik hain segur, itzuli zen Euskal Herrira. Herria 2004-03-04
Han utziak baitzituen antzina emaztea eta sei hilabeteko umetxoa, maiz herrimina sentiarazten ziotenak. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 33. orr.
Herriminak jota zegoen, seme-alaben geroaz kezkaturik eta haien hobe beharrez itzuli nahi ei zuen Europara. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 197. orr.
Denbora nahikoa kanpoan igarotzea aski bide da herrimina sortzeko. Euzkadi gerran galdu eta erbestean herri minez zebiltzan euskaldun haientzat guztientzat. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 18. orr.
Eta han tristuraz eta herriminez hil zen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 210. orr.
Herriminak Ulises Sindromea izenekoa eragiten du. Berria - Euskal Herria 2004-11-17
Itsasoa herriminaren egoitza da. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 213. orr.
herriminak jota (5)