Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezkaratzeko leihoko berina puskatu zuen eta gorputza zimardikatuz, handik karrikara herrestatu zen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 56. orr.
Katuka herrestatzen nintzen espaloiraino. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 174. orr.
Hamaika besarkada eta hamalau bizkarrekoren ondoan, ostatu batera herrestatu ninduen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.
Besaulkirantz herrestatu zituen oin astunak. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 74. orr.
Indar itsu batek herrestatzen zuen aurrera. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 219. orr.
Laino zuri lodi-lodi batez estali zen ibaia; ur kontra-kontra herrestatzen zen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 95. orr.
Lurrean herrestatzen ikasia zuten, horma gorakoiak gainditzen, lohian ihalozka lerratzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 240. orr.
Ur horiaren jarioak ilunabarra basatzan herrestatu eta itzali nahi zuela zirudien. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 375. orr.
Mundu honetako har herrestatu bat baizik ez zela. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 28. orr.
herrestatu eta (3); herrestatu zituen (3)