Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jonathan-eta-Léa herrenka zebiltzala iruditu zitzaion. Herrenka zihoala. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 218. orr.
Tentetu, eta herrenka segitu zuen. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 44. orr.
Congo herrenka itzuli zen erretilu txiki batean hiru edontzi zituela. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 408. orr.
Izterretik herrenka zebilen. Elizen arteko biblia Has 32,32
Ibai aldera abiatu ziren biak, gizonezkoa eskuin hankatik herrenka, eta emakumezkoa ezkerrekotik. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 165. orr.
Eroriz eta zutituz, beherakoan tximistaren abioan, gorakoan arrastaka eta ezinean, herrenka, betiko herrenka. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 10. orr.
Herrenka ibiliko da eta, bestela, punturik gabeko bertsoa. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 94. orr.
Irakurketaren erdian, esaldiak herrenka utziz askotan, burua joan egiten zaio. Pako Aristi «Note book», 2005 - 142. orr.
Holohan jaunaren herrenkako ibilbide bihurria zaintzen zuen begiez. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 211. orr.
Ezker hankatik egin zuen herrenka, dotorezia handiz. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 155. orr.
bat herrenka (5); eta herrenka (13); herrenka bukatu zuen (3); herrenka dabil (5); herrenka egiten (3); herrenka eta (6); herrenka hasi (4); herrenka hasi zen (3); herrenka ibili (7); herrenka ibili behar (3); herrenka joan (5); herrenka joan zen (4); herrenka zebilen (3); zen herrenka (4)