Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Poz handia izan da niretzat -esan zuen gizon herrenak. Segurtasunik gabeko geldokote herren bat iruditzen zitzaidan aita. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 54. orr.
Handik pixka batera sarjentu herrena etorri zen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 251. orr.
Sendatu ninduten eta mundura bota ere bai, zakur herrena botatzen den bezala, denen iraingarri, denen ostikoen jomuga. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 52. orr.
Erreumaren kontrako ukendua ematen zion hanka herrenaren belaun inguruan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 57. orr.
Ni neure hanka herrenarekin arrastaka. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 573. orr.
Oin herrena herrestan zekarrela. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 172. orr.
Metxa esaten dioten agirretar baten ibili herrenak. Koldo Izagirre «Vladimir», 2003 - 4. orr.
Neskazahar erdi herren begi-oker bat. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 83. orr.
Zaldunaren seme bakarra herrena zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 222. orr.
Kirol guztietan trebea zela, jaiotzez herrena izanda ere. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 43. orr.
Bonbilla euliek kakaztuak, zurezko altzari herrenak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 117. orr.
Altzari herrenez beteriko gela huts batera. banuen laboratorioan idazmahai herren bat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 395. orr.
· Eta orain, mahaia maingu zegoen, herren. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 310. orr.
Hiru mastakoa izaniko Ánimas karraka, harrezkero masta biko ontzi herren bihurtua. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 195. orr.
Huraxe bai gurdi kirrinkari gurpil-oker herrena, alajaina, kilometro batek eternitatea zirudien. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 193. orr.
-Orduan oraindino zuzen! -moztu zuen Azkarateren ironia herrenak. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 103. orr.
Modu bakarrean baino jotzen ez duen literatura herrena da. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 53. orr.
Bikaina aukera jakitate herren hura osatzeko! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 345. orr.
Itsaso erabat herrena da itsasbeherarik gabeko itsasoa. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 99. orr.
Baina adierazpen fundamentalista hori bera ere herrena da. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 89. orr.
Ez genuen proposamen herrenik egin nahi. Berria - Kultura 2004-06-30
Ruche jaunak amets egin zuen honela hasiko zen matematikako problema batekin: "Biz triangelu herren bat". «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 38. orr.
Denak harriturik gelditu ziren ikusten zutenaz: mutuak hizketan, elbarriak sendaturik, herrenak ibiltzen eta itsuak ikusten. Elizen arteko biblia Mt 15,31
Mutu batek kontatzen zuen itsu batek ikusi zuela herren bat dantzan. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 89. orr.
Hankamotza herrenari laguntzen, hoberik ezean. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 238. orr.
Han ikusiko zenituen herrenak korrika, besamotzak bultzaka, mutuak deiadarka. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 9. orr.
-Hara, poeta atera zaigula gure herren ttikia! Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 20. orr.
Nork esan behar zuen herren poeta bat geneukanik eskolan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 20. orr.
Soldadu ingeles baten fusil tiroak herren utzi baitzuen eskuin hankatik. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 94. orr.
Aitak, ordea, ez zuen ezer aipatzen ez herren gelditu zeneko pasadizoaz, ez gerran egin zituen egunetako ibilerei buruz ere. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 56. orr.
Oraindik ere herren xamar nenbilenez [...]. Txillardegi «Putzu», 1999 - 259. orr.
· irud Gainera, herren dago gure zientzia eta teknologia garapenerako sistema, oinarrizko ikerkuntza eta estrategiazko ikerketaren hankak [...] garatu gabe baitaude. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 139. orr.
Liburua herren geratuko zitzaidala. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 15. orr.
Festari dagokionez, ordea, aitortu behar dut herren nabilela, exkax, elbarri. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 130. orr.
Ibaia salduz gero, Gasteizko kluba ondare aldetik herren geldituko litzateke etorkizuneko proiektuari begira. Berria - Kirola 2004-05-08
Ikerketan gabiltza herren, lehen nioen bezala. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 112. orr.
Etsaia kontu bakar batean dabil herren: zaldizko gutxi ditu. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 109. orr.
Eskumenik gabe, herren. Berria - Ekonomia 2004-05-12
Harrezkero, zola bikoitza erabiltzen dut eskuineko oinetakoan, eta garbi antzematen zait herrena. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 16. orr.
Ibiltzerakoan, gehiago nabaritzen zitzaion herrena. ezker zangoan herrena ekarri zuen Milanerritik, kanoikada baten oroigarri. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 53. orr.
Behin ere ez dut geroztik halako herren dotorerik ikusi. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 40. orr.
"Nahiko herren handia daukat, ezta?" esan zidan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.
Herren txiki bat ere antzematen zitzaion. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 107. orr.
Portuan izandako istripu batek ezker hankako herren nabarmena utzi zion saritan. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 17. orr.
Eskailerak hirunaka jaitsiz joaten nintzen arte, herrena ahaztuta. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 96. orr.
-Ni nauk herrena sendatzen duena! Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 136. orr.
Eta hi, zer moduz herrenarekin? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 84. orr.
· Baina "zenbat eta herrenean areago, orduan eta errukiago izango naitek", ziotsan bere buruari, Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 58. orr.
Oso ondo jabetzen zen zein zen esku artean zuen tresnaren herrena, tonalitate guztietara bajuekin ez iristea, alegia. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 79. orr.
Xaltokako herren-pausoa zuen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 63. orr.
Jainko zuhur bat, buru-herrenik gabea, Delfoseko orakuluan zegoena bezalakoa. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 44. orr.
Batzuetan, erdi-herrena gelditzen zen, kamioia gidatzeko ezgai. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 44. orr.
· izond Ordurako banekien matematikako irakasle mihi-herrenaren berri. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 161. orr.
Modu garratzean ikasiko nuen, ordea, zein buru-herren nintzen neu ere, ia-ia egin bainuen ez-egiteko hura, nire bizitzako astakeriarik handiena. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 41. orr.
Hara non txalapartarietako batek oinarrizko erritmoa ipintzen duen, "ttakun" deritzana, hots, herrenaren onomatopeia; beste txalapartariak, berriz, oinarrizko erritmoaren barruan sartzen saiatu behar du, lehenbizikoari protagonismoa lapurtuz [...] bigarren txalapartariak "urgun" edo "herren" egiten du. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 119. orr.
Ez nintzen konturatu Lakatosek herren egiten zuela. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 40. orr.
Herren egiten zuen zertxobait, edo hobeto esanda, gorputza alde baterantz okertzen zuen ibiltzerakoan. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 164. orr.
Herren egiten dute hitzek, herren sentipenek, herren ideiek. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 37. orr.
Barrutik herren egin ez banu. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 48. orr.
Egia da Batasunaren diskurtsoak, giza eskubideei dagokienez, herren egiten duela bizitzeko eskubidearen hainbat urraketaren inguruan daukan jarreragatik. Berria - Euskal Herria 2004-05-09
· Beharbada jainko horrek gidatzen gaitu barrutik, zuzen ibil gaitezen, herrenik egin gabe. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 41. orr.
Sobera herren egin gabe ibil nintekeela. Txillardegi «Putzu», 1999 - 261. orr.
Pixka bat herren egin du jaikitakoan. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 82. orr.
Oso herren gutxi egiten zuen, egia. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 40. orr.
Zerbait esan ez esan egon eta gero, jaiki eta, herren txikian, musika-salara- erretiratu zen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 16. orr.
Herren txikian ibiliagatik ere, denen aurretik abiatu zen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 36. orr.
Ate aldera egin zuen aitak herren txikian eta, laster itzuliko naiz esanda, kalera irten zen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 149. orr.
Beste espaloira pasatu zen, herrenarena eginez. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 43. orr.
betiko herren (3); ere herren (4); eta herren (12); ezker hegala herren (3); hegala herren (3); herren bat (8); herren egin (3); herren egiten (18); herren egiten zuen (9); herren eta (14); herren gelditu (4); herren geldituko (3); herren geratu (3); herren geratuko (4); herren geratzen (3); herren jaio (3); herren samar (8); herren txikian (3); herren utzi (13)
bakbaka herrena (3); da herrena (12); errotazain herrena (3); ez da herrena (12); herrena da (5); herrena eta (8); herrena izan (3); herrena izango (3); herrena naiz (3); herrena zela (4); herrena zen (7)
dira herrenak (4); eta herrenak (8); ez dira herrenak (4); herrenak ere (4); herrenak ibiltzen (3); ibili herrenak (4); itsuak eta herrenak (3)
hanka herrenaren (3)