Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hasiera batean gizaki herrarien lanabes izan zitekeena, idazle sedentarioenen aitorleku bilakatu da. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 81. orr.
Bikote baten ibili herrarien bitartez, historiaz eta exilioaz gogoeta egin du Theo Angelopoulos greziar zuzendari ezagunak. Berria - Kultura 2004-02-13
Gure aitari "camparyak" prestatzen zizkion zerbitzari bera zen barraren jabe, zimurrago, makurrago eta pultsuz herrariago, baina bera. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 295. orr.
Izotz puska tantaiaren antzera, herrari zebiltzan hiriko ozeano hotz grisean, norabiderik gabe. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 30. orr.
Hire aitaren izpiritua nauk, epe batez herrari ibiltzera kondenatua gauaz, eta sutan barau egitera egunaz. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 58. orr.
Ez al goaz aurrera ezerez infinitu batean herrari apika? Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 38. orr.