Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jainko baten herioa, juduen herra, gizonen bekatua. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 61. orr.
Nire herra eta nire mendeku nahia. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 79. orr.
Zein sineste politikok justifikatzen zuen herra hori? Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 22. orr.
Ordu haietako jendeak, gaur bezala, gerla eta bakea, amodioa eta herra, basakeria eta goxotasuna uztartzen zituen. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 81. orr.
Baina beilariaren haserrean ez dago herrarik, halako pairamen bat baizik. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 171. orr.
Bada holako herra bat Estatu Batuetan frantsesen kontra. Herria 2003-04-24
Gizakion joera dela min egin diogunari herra izatea. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 205. orr.
Badakizu herra diedala melodrama merkeei. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 92. orr.
Denbora joan ahala, nion herra epelduz joan zitzaidan pixkanaka. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 117. orr.
Bekaizgoak, hertsikeriak, alderdikeriak, herrak, gainditu zituzten herritarren gogo-bihotzak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 197. orr.
Herra pizten zitzaion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 181. orr.
Handik gutxira herrak eta etsaigoak hasi ziren azaleratzen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 332. orr.
Ezin izan nuen herra lotu, eta pistolaren kirtenaz jo nuen buruan. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 106. orr.
Sophie-k ez lezakeela maita kolore desberdineko jendearen aurkako herrak hazten duen gizon bat. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 125. orr.
Gerra-hotsez elikatuak, gorrotoz oratuak, herrak gorituak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 49. orr.
Herraz eta gorrotoz oroitzen nintzen jauntxo hartaz. Txillardegi «Putzu», 1999 - 197. orr.
Herraz beteriko aurpegi eder bat keinuka ari da hondo berde baten gainean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 60. orr.
Seinale bat iduri, bor-borka abiatu zen Nafarroa guztia, konkistatzaileenganako herraz. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 39. orr.
Oraindik niganako herraz bizi zela. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 144. orr.
Berehala ulertu nuen zein zen herra gaizto haren iturria. batere barne-muinik gabeko herra arrotz bat ari zitzaidan barrua jaten. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 329. orr.
Maite nuen Lutezia, baina herra gogorra hartua nion. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 161. orr.
Bihotz-mamietan itsatsita zuen herra beltzak hegoak eman baitzizkion. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 190. orr.
Nire herraren herra zornatuak zoraturik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 173. orr.
Gaztelua armaz hartua daukaten "ipuzcoanoak" errauts batean gaztelutik bota, eta aurrera doaz nafarrak herra gorrian. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 135. orr.
Neureganako herra. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 53. orr.
Erromako apezpiku espainolzalearendako herrak erro barrenak eginik zituen haren baitan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 83. orr.
amaren herra (3); arteko herra (4); arteko herrak (3); da herra (4); den herra (4); eta herra (19); eta herrak (3); eta herraz (6); ez herrarik ez (3); guretzat herra (3); herra baino (3); herra bat (3); herra erakutsi (3); herra eta (19); herra ez (3); herra hori (5); herra pizten (3); herra piztu (3); herrak eta (7); herrarik ez (6); herrarik gabe (3); herraz betea (5); herraz eta (4); kontrako herra (6); nire herra (3); nuen herra (3)