Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oso ongi ohartzen nintzen heroismoaz harrotzen nintzela. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 106. orr.
Ez diot traizio egingo Sagoni bere heroismoa edo bere apaltasuna goraipatuz. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 55. orr.
Baina iragan ziren lirikarako eta heroismorako denborak, antza. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 137. orr.
Heroismo premodernoa da hori: subjektuak guztia arriskatzen du Kausagatik. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 85. orr.
Uko horrek heroismo klasikoaren "bizitza ematea" munstrokeria bihur dezake. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 79. orr.
Herrialde edo kausa baten alde hiltzea heroismo-ekintza alfer eta zentzugabe bihurtzen da ziur froga daitekeenean herrialde hori patriotarekin batera galduko dela. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 374. orr.
Jendeak ekintzak nahi ditu ikusi, heroismozko ekintza handiak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 313. orr.