Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Croupierra Bronxeko bonet-handi batentzat, Chick bere lagunarentzako "gamelua" (dagoeneko horrela deituak), merkatu beltzeko heroina (heroia, fem.), edo usinan/fabrikan gerizak txokolatez trenpatzen ari, Faigelek bere lagunak hautatzen ditu, eta azkeneraino fidela zaie. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 83. orr.
"Neu naiz neure heroina", erantsi zuen Marie Baxkirtseffek. ETC-literatura, saiakera Bigarren sexua, Simone de Beauvoir (Irene Arrarats Lizeaga), Jakin / Elkar, 2019
Scully, Lili Rush eta Samantha Spade ziren nire heroinak. ETC-literatura, saiakera Boga boga, Itxaro Borda, Susa, 2012
Noiz eta 40.000 urtean, Barbarella heroina eder xarmantari Lur planetako agintariek beste argizagi itzali batean bizi den jakintsu gaizto oso gaizto bat harrapatzeko enkargua eman diote. ETC-literatura, saiakera Bizitzea ez al da oso arriskutsua?, Joseba Sarrionandia, Pamiela, 2018
Oro har, jende umilei, sekulan kontuan hartzen ez direnei, lekua, heroien eta heroinen lekua ematea maite dut. ETC-literatura, saiakera Zortzi unibertso, zortzi idazle, Ana Urkiza, Alberdania, 2006
Etxea zaintzen du, Larzabalek konfiantza itsua dauka bere heroinetan. ETC-literatura, saiakera Libertitzeaz, Antton Luku, Pamiela, 2014
Eta gainera, nola haserretu eta jazarri heroina baten, erresistentziako baten, basakeriaren biktima baten aurka, neure burua zapaltzaileen eta borreroen eremuan sentitu gabe? ETC-literatura, saiakera Nola hustu nuen gurasoen etxea, Lyidia Flem (Joxan Elosegi), Alberdania, 2005
Heroidak (Heroinen gutunak) liburuarekin, berberak idatzi zuenez, "era eta bide berriak asmatu ditut orain arte ezezagunak eta ibiligabeak". ETC-prentsa Berria, 2008-06-15
Ika-mika dago orduko giroa galdu izanaren ardura polizia-heroinei egozten dietenen eta hori porrot soziologikoa ezkutatzeko aitzakia dela diotenen artean. ETC-prentsa Berria, 2015-01-06