Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
herbizida iz belar-hiltzailea.
Olio mota berriak ekoizteko edo herbizida berriak egiteko. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 94. orr.
Intsektizidei aurre egiteko gai izatea eta herbizidak jasateko gai izatea. Berria - Gaiak 2004-05-18
Nekazariek herbizida indartsuak erabiltzen dituzte uzta transgenikoak babesteko, baina herbizida horiek kalte egiten diete inguruko lore, tximeleta, erle eta txoriei. Berria - Harian 2005-03-23
Herbizida kontuetan, 100 genetik goiti identifikatu ahal izan dituzte landarean produktu berriak bideratzeko egokiak izan daitezkeenak. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 94. orr.