Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haur herbailen artatzeko etxe horren 35. urteburukari besta handi bat eginen dute. Herria 2003-06-26
Berrogeita hamar emazte eta adindu herbailez osatu multzo batean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 196. orr.
Nire bulkada herbalak dardaritu gabe jasateko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 359. orr.
Haize zakar batek jotako ihi herbala balitz bezala. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 178. orr.
Adaren samurtasun hark dardarka jarri zituen nire kirio herbalak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 89. orr.
Ohean obratu beharrak gaixoarengan sortzen duen histasun herbala. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 144. orr.
Argiek, hori eta herbal, kandela txiki baten ganora zuten beren ahulean. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 194. orr.
Gurean satirak ez du sekula izan bizi herbal eta hutsala besterik. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 231. orr.
Baina ilargiak baditu bere aldiak, argia batean halako xuri azkar eta idorrean, bestean halako herbail eta minduan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 58. orr.
Beatriz garaia zen, herbala, doi-doi bat okertua. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 157. orr.
Gogoa herbal. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 54. orr.
Sabeth bere bakero beltzekin, aurpegia albo batera itzulirik, ile-mototsak hala behartuta, nola edo hala etzanda beraz, herbal eta hankak zabal, buztin zurbil kolore. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 120. orr.
Herbail-aulki baten erroten zirri-zarra isila hauteman zuen Agatak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 303. orr.
Herbalik sentitzen nintzen, ume koskor bat bezala negarrez hasteko gogoz. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 221. orr.