Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

herabe 1 izond lotsak, nagitasunak, beldurrak edo gogaitasunak eraginik, gogorik edo adorerik agertzen ez duena.

Baroja gizon herabea zen, lotsakorra, literatur naturalismoaren gordintasun deskriptiboa hastio zuena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 14. orr.

Ilunbe eztia, amodio herabearen bihotz-berotzailea. Baina gero irribarre herabe bat eskaini zidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 68. orr.

Kafetegiko agurreko muxu herabe hura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 31. orr.

Begiratu herabeak egiten zizkioten elkarri.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 128. orr.

Hatz luzeez gainetik kendu zizkidan hondar ale ikusezinak, bular herabeak setiatuz.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 55. orr.

Leireren esku epelak bere esku herabeak ferekatzen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 163. orr.

Esku herabe batez atea haztatuko balu bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 118. orr.

Neure harridura herabeaz jabetzean jabaldu zen neska.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 204. orr.

Gure aitarentzat, manera baldar, trakets eta herabeak zituzten pertsonak ziren "beltzak".  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 10. orr.

Lore berrien usain bat, usain herabea oraindik ere, aldizkakoa, arina, zebilen airean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 255. orr.

Enez Eussa lur mutur herabe honen antzera.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 72. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa izenondo balioaz)

Keinu herabe-uste delizios batekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 120. orr.

Begi urdin--ilunen soa, berriz, gozo-herabea...  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 190. orr.

3 (erkaketetan)

Gazela bat bezain herabea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 241. orr.

4 (izan aditzaz)

Polita ez izateaz gain, herabea zen: ez zuen deus erraten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 221. orr.

Une hartan, amoros bainintzen eta herabe.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 177. orr.

Neska ez da jateko herabe. Euskaldunen alde mintzatzeko herabe izan ez baziren ere.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 23. orr.

Horiek ez ziren ausarkerietarako herabe izaten, buruzagia urrun uste bazuten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 75. orr.

Alderdi mugagaitz eta itzaltsu horretan sartzeko herabe gara.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 54. orr.

Geroaren uzkur eta herabe.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 59. orr.

· Parean zuen dantzaria, larrugorritan eta herabe.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 91. orr.

Zer gertatzen zitzaion aitortu zion, guztiz herabe.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 302. orr.

Baina "ama" hitza aipatzeko herabe.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 146. orr.

• 5 adlag ik herabeki.

Isilune baten ondoren, esan zidan herabe: [...].  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 46. orr.

-Ondo, jauna -erantzun nion, herabe.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 121. orr.

Zabaltzen dio atea bere maiteari eta hantxe ikusten du mutila atari ezinago beltzean, herabe eta eder.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 143. orr.

-Ez nagon horren gaizki, ezta? -erdi harro, erdi herabe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 63. orr.

Baietz nik, herabe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 202. orr.

• 6 iz herabetasuna.

Nondik datorkigun beraz euskaldunei, politikaren aldera hain aspaldian erakusten dugun uzkurreria edo herabea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 30. orr.

Herabearen traba gaindituta.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 91. orr.

Hastapeneko herabearengatik asko zabaldu zituen gero, zilegi ziren finantza operazioen mugak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 38. orr.

7 herabez

Orain ez dago ahora etorritako dena muturrera esaterik, euskal-lagun-hurkoa sobera minberatzeko edo lotsagarri uzteko herabez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 82. orr.

Hasieran, herabez, ni izaten nintzen esperoan, eta Ramona niregana etortzen, gogoak ematen ziolarik.Beraz gazteak ez egon herabez!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 223. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus