Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hemiziklo 1 iz zirkulu erdia.
Esaten da Beroso Kaldeakoa izan zela bloke eskuairatu batean zulatutako eta latitudearen arabera ebakitako hemizikloa asmatu zuena. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4490. orr.
2 aulkiak zirkulu erdia osatuz eta oholtzari begira dauzkan aretoa.
Legebiltzarreko hemizikloaren gaineko hirugarren solairuko tribunatik. Berria - Harian 2005-02-19
Kongresuan egon ginen hemizikloa ikusten. Berria - Euskal Herria 2004-03-03
Manuel Marin Kongresuko presidenteak hemiziklotik ateratzeko eskatu zion Ibarretxe lehendakariari. Berria - Harian 2005-02-02