Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ea norako zituzten mandioko hemeretzi lagun haiek. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 88. orr.
Hogeita hemeretzi txanpon, hogeita hemeretzi desio, hogeita hemeretzi eskaera. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 47. orr.
Ehuneko laurogeita hemeretzi kasutan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 26. orr.
Ehuneko laurogeita hemeretziko ziurtasunez jakingo bagenu. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 93. orr.
Beste hemeretziak Urtubiako andreak idatzi zituen. Berria - Kultura 2004-04-08
Zuetako nor, ehun ardi izan eta bat galtzen bazaio, ez da, beste laurogeita hemeretziak larrean utzirik, galduaren bila joaten aurkitu arte? Elizen arteko biblia Lk 15,4
Hemeretzik Guardia Zibilaren atxiloketa eta inkomunikazioa jasan zituzten. Berria - Euskal Herria 2004-08-01
Tenpluaren frontea bana bedi honela: tetrastiloa bada, hemeretzi eta erdi partetan. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1950. orr.
Gure aitonak laurogeita hiru ditik, eta gure amonak hirurogeita hemeretzi. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 49. orr.
Berrogeita zazpi herritatik hogeita hemeretzi dira landa-baserri eta nekazaritzari lotuta bizi direnak, aroaz jakitun zintzoak. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 152. orr.
Akorduan dut uztailaren hemeretzia markatu nuela zirkulu barruan 1936ko kalendarioan. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 16. orr.
1867ko azilaren hemeretzian Marianne Darré deitu kusi batekin ezkondu zen. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 61. orr.
Abendoaren hamahiruan, mila zortzi ehun eta hemeretzian, ortzirale batez, otoitzean zagon Avaloneko elizan. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 202. orr.
Ireneok hemeretzi urte zituen; 1868an jaioa zen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 94. orr.
Nire adina zuenean, hemeretzi urte doi-doi. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 18. orr.
Apirilean hemeretzi urte beteko zituen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 149. orr.
Hemeretzi urte bete berriek ematen duten lotsagabekeriak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 161. orr.
Hemeretzi urterekin bere bizitzaren ildoa betiko markatuko zuen zerbait gertatu zitzaion arte. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 9. orr.
Hemeretzi urteko edozein mutilek egingo lukeen bezala. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 109. orr.
Hemeretzi urteko espetxe zigorra. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 64. orr.
Duela hemeretzi urte. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 188. orr.
Ospitalean pasatako hemeretzi egunak luzeak izan dira. Berria - Kirola 2004-08-21
Gipuzkoa, Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa zeharkatuko ditu hemeretzi orduan. Berria - Euskal Herria 2004-06-17
Driss Lakhouja izan zen hirugarren, hemeretzi segundora. Berria - Kirola 2004-01-07
Sei errublo eta hemeretzi kopek kobratzen ditu. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 40. orr.
Hemeretzi tanto lortu zituen. Berria - Kirola 2004-04-11
Baina beldur naiz hori ez dela hemeretzi kilatekoa. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 182. orr.
Hortxe irakurtzen da, begira, hemeretzia. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 47. orr.
Larrazken hondarrean, axuria saldu da hamazazpi-hemeretzi liberatan, Eguberri aldera, hamahirura jaisteko. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 102. orr.
Ni oso gaztea nintzen, hemezortzi-hemeretzi urte. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 106. orr.
-Hemeretzi bat, nik uste. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 97. orr.
Hemeretzi ehun-ta berroit-hamahiru. Herria 2003-01-28
Hemeretzi-hogei urte izango nituen orduan. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 395. orr.
berrogeita hemeretzi (7); duela hemeretzi (6); hemeretzi bat (3); hemeretzi diputatu (4); hemeretzi gizon (3); hemeretzi hilabete (3); hemeretzi lagun (7); hemeretzi orduan (3); hemeretzi pertsona (6); hemeretzi urte (75); hemeretzi urteko (23); hemeretzi urterekin (13); hemeretzi urtez (5); hogeita hemeretzi (28); laurogeita hemeretzi (17); orotara hemeretzi (3)
; berrogeita hemeretzi urte (3); duela hemeretzi urte (5); hemeretzi edo hogei (3); hemeretzi pertsona hil (6); hemeretzi urte bete (5); hemeretzi urte zituela (7); hemeretzi urte zituen (8); hemeretzi urteko neska (4); laurogeita hemeretzi urte (5)