Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Han-hemenka puntu dirdaitsu batzuk dantzan zebiltzan iluntasunean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 229. orr.
Han-hemenka barreiatuak. Berria - Kultura 2006-01-22
Belazeetan han hemenka zabaldurik zeuden basalore gorri eta urdinekin batera. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 215. orr.
Ibai txiki batek ilargiaren izpiak islatzen zituen han-hemenka. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 38. orr.
Hainbat kanpandorre suma zitzaketen, itzaletan lauso, han-hemenka beren silueta itzelak agertzen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 27. orr.
Ezkerretara hangar itxurako etxola txikia dago eta eskumatara negutegiak han-hemenka. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 51. orr.
Orduan hasten da ordu ezaguna: han-hemenkako gure kontu txikien ordua, txantxa eta kexuena, bisitena, eztabaidena. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 151. orr.
Horretaz jabeturik, han-hemenkako zibilizazioetan izan da beti ohitura toki horren erreferentziak egiteko. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 27. orr.
Lagunartean eta han-hemenkako hitzaldietan. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 16. orr.
Sineskeria horrek jota daudenek estilotzat daukatena ez da orrialde baten eragingarritasun edo eragingarritasunik eza, idazlearen itxurazko trebezia han-hemenkakoak baizik. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 27. orr.
Hor-hemenka, hodei-antzeko ke-adar gris urdinxkak atzematen ziren mendi haien artean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 365. orr.
Alorretan, sagarrondoak eta bestelako fruta-arbolak ikusten ziren hor-hemenka. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 77. orr.
Argiuneak agertu ziren hor-hemenka adar eta enborren artean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 424. orr.