Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hemengotarra bata, frantsesa bestea. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 128. orr.
Tenientea, bi sarjentu, bi kabo, are Olaizola izeneko euskaldun bat, hemengotar bakarra dirudienez. Txillardegi «Putzu», 1999 - 25. orr.
Galdatzen zuelako hemen sortzen diren enpleguen betetzeko momentuan, gaitasun berak zituztelarik hemengotarrek ukan zezaten lehentasuna. Herria 2001-09-13
Uda betean biltzen den jendea bakantzatiarra dela eta hemengotar guti baizik ez dela usteko dute ainitzek. Herria 2001-09-06
Aspaldi du elgarrekin ainitz harreman balios badutela hango beltzek eta hemengotar zuriek. Herria 2004-07-01
· Jendea "hemengoa", muga jakinik gabeko "hemen" batekoa -zein bere "hemen"ekoa- izateak eta sentitzeak dakarrela zinezko unibertsaltasun hemengotarra edo hemengotasun unibertsal izengabea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 246. orr.