Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

helize 1 iz ardatz baten inguruan biratzen diren eta indarra eragiten duten palez osaturiko gailua. (hegazkinena)

Junkers hegazkinen helizeen zarata entzuten du gerra-ontzietan lur uzten eta lur hartzen.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 11. orr.

Helizeak noiz abiaraziko zain nengoela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 16. orr.

Helize bat, gurutze geldi bat irudi, zeru oskarbian: horixe zen dena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 21. orr.

Espainiako Armadako bi helizeko helikoptero handi batzuk.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03

Bi helizetako aireko horrek 50 bidaiari inguru eraman ditzake.  Berria - Mundua   2004-01-14

Paraxut bana eman ziguten bi-helizeko hegazkinera igo bezain pronto.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 219. orr.

2 (ontziena)

Eta motorra puzka hasi, helizea jirabiran abiatu eta enbarkazioa [...] desatrakatuz mugitu den instantean, litekeen lurralderik irrealenerantz zoazela igarriko duzu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 158. orr.

Gure ondotik, ura, zuri-zuri, ontzi astuna igarotzeak astindurik, helizeak irabiaturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 111. orr.

Bizkarrak dar-dar egin zuen, helizeek ur-korrenteari haginka egiten ziotenean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 499. orr.

3 zilindro baten gainaldean beti bat aitzinatuz eta etengabe biraka ari den lerro kurbatua. ik kiribil.

Geneak ADNaren helize bikoitzaren segmentuak dira.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 104. orr.

ADNaren helize bikoitzeko egiturak biltzen du, Cricken esaldi ederra erabiliz, biziaren sekretua.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 75. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zain eta zain, baina lau helize-gurutze haiek zirkinik ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 16. orr.

Aurrera jarraitu genuen helize-kabina handirantz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 130. orr.

Helize-enborra ontzi-kroskotik ateratzen den gunean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 130. orr.

Industri eremuan komunitate partikular baten arrakastak teknika berri baten lehenengo etapetan -gurpil-baporearen asmakuntzan, adibidez- komunitate hori beste batzuk baino geldoago bihurtzen du eraginkorragoa den helize-propultsatzailea onartzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 435. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Itsasontzien bultzada-helizeek burbuilak sortzean.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 45. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus