Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mantxa gorrizta bat beheraxeago, xomorroren baten heldukada seguraski. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 163. orr.
Olatz bultzaka hasi zitzaiola Ramoni, hau zapata eta guzti sartu zitzaiolako, eta batetik bultzakadak, bestetik Ramonen heldukadak. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 148. orr.
Ni hura musukatzen, bera musuen ordainak ematen, eta ezpain epel eta xamurrak zeuzkan, eta berriro ere zintzurrean zera hura sentitu nuen, heldukada hura, negarrez hasi behar banu bezala edo. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 42. orr.
Bere sindromeak eragiten dizkion keinada eta ukitu, heldukada eta bultzada, bizkortasun eta impultsibotasuna gorabehera. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 239. orr.
Gainera, biharamunean kristoren heldukada izan zuen Joanarekin. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 123. orr.
Norbaitekin heldukada bat baldin baduzu ukabilka. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 56. orr.