Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Halaz, gaueko ibilaldiz ibilaldi, Chadefaudek kafea, sukrea, tabakoa eta txokolatea helarazten zizkien Goizargitarrei. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 103. orr.
Aitak Hendaiako lagun baten bidez helarazi dion diruarekin. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 112. orr.
Balia zaitezke, niri erantzuteko, gutun hau zugana helarazteko baliatu naizen bide berberaz. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 77. orr.
Hendaian, zazpi tokitan eman zitakeen boza edo berdin postaz hel-arazten ahal zen. Herria 2005-03-03
Hilketaren bideoa helaraziko zuela iragarri zuen erakundeak bertan. Berria - Mundua 2004-09-24
Bertara azaldu ziren guztiei gure eskerrik beroenak helarazi nahi dizkiegu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 23. orr.
Memorandumak ez du horrelakorik aipatzen, ez eta Basque Bar hartatik abisua nork helarazi zuen ere. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 197. orr.
Gisa hortako proposamena hel-araziko dio Frantziako legebiltzarrari. Herria 2004-07-29
Jakobinoek isuri zuten beraz odola, berena eta besteena, gaindika, Parisetik Marseilla, Lyon, Bordele edo Baionaraino helaraziz "terrorea". Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 64. orr.
Esapide hauek ezin asmatu dira bat-batean; tradizioak helaraziak datozkigu. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 160. orr.
Higiduraren esperientziatik teologiara helarazi gaituela. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 54. orr.