Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eguzkiaren ideia, honek Gorputza hunkitzen duen hein soilean haren izaera azaltzen baitu. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 391. orr.
Azkaindarra hein onean. Herria 2003-09-18
Eta, alderantziz, bakoitza onuragarri zaionaz, hots, bere izana atxikitzeaz arduratzen ez den neurrian, hein horretan ezindua da. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 419. orr.
Ez da harritzekoa, hein horretan, Platonek nolabaiteko begirunea erakustea sofista zaharrenarekin. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 36. orr.
Ez zena bada etsipengarria hein horretara heltzea? Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 24. orr.
Ez nuen kalkulatzen emakume baten jakinmina; hein hartaraino nintzen tronpatua. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 84. orr.
Hein horretaraino behar ote nintzen bada umiliatu? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 324. orr.
Egundaino ez zitzaidan hori gertatua, denbora berean hein horretaraino xoratua eta denbora berean hein horretaraino lotsatua! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 63. orr.
Gizona ez zen sekulan hein horretako itsuskeriaraino heldu izan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 110. orr.
Nola egon beraz hein hortako salbaikeria gogorki salatu gabe? Herria 2004-03-18
Lantegi horietan, Fagor eta Eroski kooperatibek hein ona atxiki dute. Herria 2003-06-05
Uste dut beste pare bat baduten hein bertsukoa. Herria 2004-06-03
Heina baino gehixeago edan ondoan. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 51. orr.
Bildu da jende egia erran bainan ez hurbiltzekorik ere naski antolatzaile batzuek igurikatzen zuten heina. Herria 2004-01-22
Galdegina den ikasketa heina: Baxoa + 2 urte hasiberrientzat . Herria 2005-10-20
Kostalde guzian, aratsalde erditan, 27 grado itzalean, hori kasik uda beteko heina da. Herria 2005-11-03
Jendeak noiz ukanen du bada zentzu gehixago, denak bakean bizitzeko heina? Herria 2001-11-08
Hil-zigorra beti berme izaiteak baduela halako larderia berezi bat, gaixtagin ainitzen lotsarazteko heina... Herria 2001-10-11
Hala nola bi elementutan arras txarrak garen: sortzeak jende-arau Frantziakotik bi tantoz apalagoa da hemengo heina, heriotzeak aldiz hiru tantoz gorago ditugu. Herria 2001-08-09
Prezioak iazko heinean egon dira aurten. Herria 2003-11-13
Lituania, eremuz Letoniaren hein bertsua, bainan aise jende gehiago, lau miliun hurbil. Herria 2003-05-08
Eslobakia, eremuz bost aldiz Nafarroaren heina, bost miliun jende baino gehixago. Herria 2003-05-08
Elizaren zoruaren heina iristeko, bost harmaila. Txillardegi «Putzu», 1999 - 336. orr.
Bere jende kopurua biderkatua zuen Hegoaldeak, beti hein bertsuan zegoelarik Iparraldea, 200.000 bizilagunetara ezin helduz eta 5/6etarik 1era jaitsiz gure heina. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 120. orr.
Orotara hiru orgaren heina atera dute goiz batez. Herria 2005-03-31
912 lan gabetu gehiago kondatu dituzte, lan gabeziaren heina %-eko 7,33tan ezarriz. Herria 2002-10-10
Ezadostasunaren eta ironiaren heinak berdintsuak zeuzkan marmarrak gela zeharkatu zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 76. orr.
700 metro ttipientzat, 4 km ta erdi handienentzat, bakotxak bere heinaren arabera parte hartu du. Herria 2001-04-05
Jendetza horren heinari doakion kirol ekipamendurik ez dela. Herria 2005-04-07
Oren baten heina dukegu elkarrekin egoteko. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 94. orr.
Gibeleratekoan, ordu baten heina egon nintzen oraino portu zaharrean. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 59. orr.
Hargatik, Joanesek abertzaleen izenean, bozka emaitza politak erdiesten zituen eta ondorioek % 10aren heina ez sekula pasatuagatik ez zen beldurtzen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 196. orr.
Erranez kalonjeek 4 000 duro eman dizkietela karlisteri, eta beren aldetik nahi dutela 160.000 errealen heina. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 160. orr.
Ezkerreko hiru hautagaiek hiruen artean % 40-en heina ukan dutela. Herria 2004-03-25
Haiek zeuden tokitik harri iraitzi baten heinean edo, baratu zen. Hau ere mende berriak ekarri kanbiamenduen seinale bere heinean. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 268. orr.
Gu ere euskal ondarearen begiratzeari ari girela, gure heinean eta gure aldetik. Herria 2001-04-05
Gauzak bere heinean ezartzeko. Herria 2001-05-24
Uste dut, adinean zohitzen noan heinean, alor horretako kolko erraustuaren inarrostea zilegi zaidala eni ere. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 38. orr.
Arraina jan zuten, eta ostalerrari goresmenak eman zizkioten, behar zen heinean erretzea kausitu baitzuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 257. orr.
Espiritu hura berreskuratzen dugun heinean, dohain haiek geureganatzen ditugu. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 266. orr.
Egia denetz ainarak denetan hola bakanduak direla, bazkaltiar horiek erraiten zuten heinean bakanduak, nik ez dakit xuxen erraiteko, bainan zerbait baditake. Herria 2001-06-14
Baina, gainera, inguruko gauzek zentzu berria hartzen dute [...] esentzia singularra agertzeko bitarteko diren heinean. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 21. orr.
Burua zapartatzeko heinean neukan. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 163. orr.
Ugarte asko desagertzeko heinean, basamortuak orai diren baino hedatuago. Herria 2005-09-22
Hortakoak direnek garbi ikusten zutelarik untzia bi parte egiteko heinean zela ordukotz. Herria 2002-12-19
Iduritu zitzaidan zepo batean hartua izateko heinean nintzela eta zepo hartarik behar nuela ahal bezain laster atera. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 82. orr.
Agorrila, ibai eta iturriak agortzeko heinean izan ditazkeen hilabetea. Herria 2005-08-04
Bat-batean, Josepek, etsi baten hartzeko heinean zelarik, zer ikusten du izen-ordeen artean? Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 166. orr.
Frantsesaren heineko mintzaira indartsu batek berenaz argitzen eta indartzen baititu, arauz, fedea eta karitatea! Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 44. orr.
Lapurdi probintziaren heineko lurralde xume batentzat . Herria 2003-04-10
Nehor ez da besteen bertuteaz bekaizten, non ez den bere heineko batenaz. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 335. orr.
Gure heineko eta gustuko errealitate bat behar diagu asmatu beti, egiaren beldurrez. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 163. orr.
70 miliar euroren heineko ziloa. Herria 2002-09-19
Iruñerako bidean, Juan Pedro Ferran-i ebatsi zioten orduko 9 000 pezetaren heineko abere eta gauza. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 162. orr.
Hitzik gabeko piztien heineko desjende zaunkaria. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 282. orr.
Frango laster eta hein bat aise jarri nintzen ene bizi berriari. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 43. orr.
Gaina hartu hein bat aise edo hein bat nekez, xifreak nola hartzen diren... Herria 2001-03-22
Batzuk diote haatik, biziki polliki mintzatuz (edo hein bat maltzurki ote?) hori ez dela batere egia. Herria 2004-11-18
Hortako behar dela hein bat denbora… Segur hura zela, nahiz aurpegia hein bat kanbiatua kausitzen nion. Herria 2005-11-17
Hitzarmen hori onartu zenean, orai hein bat txarra dela diotenek gauza bera ote zioten? Herria 2005-04-07
Elixabet, hein bat gustukoa kausitzen duen edozoinekin ariko duk musuka. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 41. orr.
Azkenean, sukarra hein bat eztitu da halere. Herria 2005-11-17
Euskara hein bat konprenitzen dutenak. Herria 2003-10-02
Azken denboretan osagarria heinbat mendraturik zabilan. Herria 2004-10-07
Ez zaie arrazoirik falta, hein batean bada ere. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 97. orr.
Horiek guztiek zientzia, hein batean, jarduera hermeneutiko bilakarazten dute. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.
Hark budismoaren baitan bideratu zuen bere ezinegon existentziala [...], eta hortik zetorkion bakea eta sosegua, hein batean. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 88. orr.
Bai, hein batean. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 82. orr.
Errua nirea zen, hein batean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 64. orr.
Iraganarekiko desleialtasuna erlatiboa da, hein batekoa. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 105. orr.
Herri hori nola atxikiko duten hein bateko bakean berebertasun zuzen bat berak egin artean. Herria 2004-03-04
Fededunak hein bateko egoera material satisfosean aurkitzen zirelako. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 129. orr.
Bi txakur ekartzea ez ote zegoen, hein batez, loturik egongo simetrikotasunerako konpultsioarekin? Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 95. orr.
Isuri bakar hori, gainera, gidatzea bezala, denborarekin automatikotua zen hein batez. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 110. orr.
· Datu berriok guztiok, hein handi batez, genetika molekularrari zor zaizkio. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 145. orr.
Ezen, gure irudiko gauza bat Tristuraz hunkitua dela irudikatzen dugun heinean, tristatzen gara hein berean. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 319. orr.
Denak arduratzen dira mintzairaz, hein berean ez bada ere. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 33. orr.
Bertsoka hasi zen, frantsesak eta espainolak hein berean aztaparkatuz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 102. orr.
Azken hogoi urtetako hein berean segituz. Herria 2005-09-22
Egia da hein berean, eskolako inork ez zeukala nirea bezalako osabarik. Aitor Arana «Onan», 2000 - 32. orr.
Nehork ez duela aise onartuko laneko denboraren berriz emendatzea, bestenaz ere irabaziak hein berean egonez. Herria 2004-07-15
Baina hitz hauetan hots bereizketa egitean agertuko zaizkigun zailtasunak eta benetako hitzetan ager dakigukenak hein berekoak dira. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 140. orr.
Klimak markatzen baitzuen, hein handi batean, ekonomia zikloaren bilakaera. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 108. orr.
Hizkuntza da hein handi batean nazioa egiten duena. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 47. orr.
Hein handi batean, kotoiaren esportazioak finantzatzen zuen inbertsio-ahalegina. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.
Hein handi batean erantzukizun erraldoia dute, baina euskaldunek berek ere bai funtsean. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 80. orr.
Mugimendu hori, hein handi batean, Mendebaldeko Europaren kaltetan egin da. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 65. orr.
hein bat (205); hein bat aise (16); hein bat urrun (13); hein batean (284); hein bateko (6); hein batez (33); hein bera (5); hein berean (97); hein bereko (5); hein berekoa (6); hein berekoak (6); hein bertsua (6); hein bertsuan (11); hein handi (248); hein hori (18); hein horretan (29); hein horretara (7); hein horretaraino (10); hein hortako (14); hein hortakoa (5); hein hortan (7); hein hortara (6); hein hortarat (27); hein hortarat heldurik (7); hein onean (5); hein oneko (5)
den hein berean (9); hein bat arrazoinki (5); hein bat segurik (5); hein bat untsa (14); hein batean bederen (8); hein batean behintzat (16); hein batetarik harat (5); hein handi batean (238); hein handi batez (7); hein hortara heltzen (5); hein hortarat heltzeko (6)
baten heina (9)
bere heinean (28); dagoen heinean (20); daitekeen heinean (11); daitezkeen heinean (6); dauden heinean (7); den heinean (317); dezakeen heinean (5); digun heinean (5); dion heinean (6); diren heinean (157); ditudan heinean (6); dituen heinean (23); ditugun heinean (12); dituzten heinean (16); doan heinean (27); doazen heinean (9); dudan heinean (19); duen heinean (96); dugun heinean (39); duten heinean (52); garen heinean (24); gure heinean (6); heinean izan (9); heinean soilik (18); naizen heinean (13); zaien heinean (7); zaion heinean (14); zaizkien heinean (6); zaizkion heinean (5); zen heinean (38); zihoan heinean (15); zihoazen heinean (8); ziren heinean (12); zuen heinean (18); zuten heinean (8)
ahal den heinean (17); ahal dugun heinean (5); ahal zuen heinean (7); ari den heinean (9); ari diren heinean (5); aurrera doazen heinean (5); aurrera zihoan heinean (7); bakoitxak bere heinean (6); barnebiltzen duen heinean (5); bat den heinean (9); behar den heinean (6); egiten zuen heinean (5); ez den heinean (16); ez duen heinean (6); funtsatzen den heinean (5); heinean izan ezik (5); joan den heinean (5); joan zen heinean (14); objektuak diren heinean (6); osatzen duten heinean (5)
baten heinekoa (7); bere heineko (5); heineko diploma (6); heinera heldu (7); zein heinetaraino (7); zer heinetako (7); zer heinetan (6); zer heinetaraino (9)