Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hego1 1 iz hegaztiek, saguzarrek eta intsektuek hegan egiteko dituzten organoetako bakoitza. ik hegal.

Beste piztia bat ikusi nuen, lehoinabarraren antzekoa: bizkarraldean lau hego zituen eta lau buru.  Elizen arteko biblia   Dn 7,6

Hegadun izaki haiek, hegoak zabalik, hamar metro ziren luze.  Elizen arteko biblia   1 Erg 8,7

Hegoetako lumen erdiak galdurik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 81. orr.

Lau hegoekiko jeinu bat agertu zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 85. orr.

Burduntzi bat, lau hego eta atal askotan banatutako orratz tankerako gorputz bat dela esan genezake.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 34. orr.

Bi hego buruaren gainetik altxatuak zituen, beste bi hegan egiteko zabalduak, eta beste biek gorputz osoa estaltzen zioten.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 0. orr.

Gabiraiek nagi eragiten zieten hegoei.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 13. orr.

Ahora eramatear zen galeper hego ondo koipetsu eta ondo usaintsu bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 56. orr.

2 (aingeruena)

Ez, ez da aingerua, ez du hegorik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 101. orr.

Gizaseme bat ikusi zuen, Serafin batek bezala sei hego zituena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 241. orr.

3 (izenondoekin)

Itsas hegaztien hego zuriak zituztenak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 20. orr.

Harrapari galanta txoria, baina hego zabal eta sendoak zituena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 244. orr.

Haien erdian, Indar Berezien armarria gailentzen zen: bi hego zabalek inguraturiko ezpata bat.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 306. orr.

Urrearen distira, hego txiki batzuk hegaldaka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 214. orr.

Baina tximeleta bat besterik ez zen, hego gorrikoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 342. orr.

Bere hego handiak tolestu zituenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 263. orr.

Hipogrifoak beren buru basatiak atzerantz astintzen eta hego indartsuak tolesten ari ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 96. orr.

Hego erraldoiek hatz maskurtsuen arteko larruzko mintzak ziruditen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 138. orr.

Baina hego atzapardunek harramazka egiten zidaten.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 16. orr.

4 irud

Kaioak ere ordu zaharren hego urdinduei eragin die. Nire analisiak oso hego laburrekoak dira, egia esan, eta hortaz, ez dakit zuzenak diren.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 79. orr.

Badu bere baitan gauza bat ideala, mundu honetakoa ez dirudiena, eta nire ametsari hegoak jartzen dizkiona.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 267. orr.

Fantasiari hegoak ebakitzeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 173. orr.

Guztiek zuten, mitoaren hego demokratikoei esker, irudimenezko lurralde haietan atzera-aurrera ibiltzeko eskubidea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 17. orr.

Ametsen hegoan zuregana helduz.  Berria - Kultura   2004-03-13

Hainbat lagun, poesiaren hegoek antzaldaturik.     «Kuskue tanden», 2004 - 97. orr.

Hegan doan arranoa da, garbitasun eta kontenplazioaren hegoetan goietara jasoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 807. orr.

Ideien hegoen gainean adimen hutsaren lurralde hustuan barrena.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 34. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hego-muturrak moztuta.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 63. orr.

Hego-mutur batetik besteraino bost metro.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,24

Hego hotsa entzun du.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 352. orr.

Zaldiaren inguruan zetozen bizpahiru beleen bat-bateko hego-zalapartak airea dardarazi zuen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 140. orr.

Orduan, hego-zafrada entzun zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 269. orr.

Bat-batean hego-astintzea moteltzen zaie.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 439. orr.

· izond irud Matxinada-garai haietan, izpiritu kontserbatzaile eta hego-laburra erakutsi zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 58. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Baina bi arrano-hego handi eman zizkioten emakumeari hegan basamortura joan zedin.  Elizen arteko biblia   Ap 12,14

Hegal garaiko kasketa, alboetan bele-hego txikiak eta koroaren erdian zilarrezko izarra zituena.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 93. orr.

Txori hego hautsiaren moduan ez agertu etxera berriro!  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 13. orr.

Oraindik ere jakan gordeta dauka zapi zuriaren azpildura perfektoa, aitaren patrikatik lapurtua, uso-hego jauzkaria irudi.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 169. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus