Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hegaluzearen kanpaina. Berria - Harian 2005-06-03
Hegaluzearen arrantzaldiak hobera egin du. Berria - Harian 2005-08-21
Hegaluzerako beita hartzen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 213. orr.
Atunetara eta hegaluzetara joaten diren itsasontziek. Berria - Harian 2005-09-22
Gipuzkoako arrantzaleek 4,5 milioi kilo hegaluze harrapatu dituzte. Berria - Ekonomia 2004-10-29
%33 jaitsi du berdelarena, eta 50.000 eta 18.300 tonatan utzi du hegaluzearen eta atunaren kuota, hurrenez hurren. Berria - Ekonomia 2004-12-23
Almerian arrantzatutako hegaluzea prestatzen ari da Edorta. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 60. orr.
Matxetea hegaluzearen paparrean bezala, halaxe sartu zen gure pala zentinela makur haren buruan! Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 49. orr.
Marmitakoa, hegaluze zerrak piperradarekin eta mendreska errea. Berria - Euskal Herria 2004-07-21
Merkatu beltzean erosi behar izan ditu hegaluze lata horiek. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 62. orr.