Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hegalka (7 agerraldi, 5 liburu eta 2 artikulutan; ETCn 108 agerraldi) 1 adlag hegaldatzen.
Beherago, usakume zuriak hegalka ari dira. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 532. orr.
Bi kandela piztu ditugu eta sulamen argitasuna hegalka hasi da mahaiaren gainean, arroz zuria argituz eta arrautza frijituak erakutsiz. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 412. orr.
2 iz hegaldia.
Uda izan balitz segur aski, ulu baten hegalka antzemanen zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 205. orr.