Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hegaldaka (38 agerraldi, 13 liburu eta 2 artikulutan; ETCn 158 agerraldi) adlag hegan eginez. ik hegalka.
Mila deabru beltz, leizean goiti hegaldaka... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 131. orr.
Aingerua hegaldaka iragan zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 321. orr.
Hegaldaka zihoan karnaba bat akabatu zuela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 226. orr.
Snitcha, lurretik hurbil, hesietako baten inguruan hegaldaka zebilen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 213. orr.
Bertze zenbaitetan antxetak ikusten ditut neure parean hegaldaka. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 180. orr.
Usoak, usoak denetan, teilatu batetik bestera hegaldaka. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 53. orr.