Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hedarazi, hedaraz, hedarazten du ad hedatzera behartu. ik zabalarazi.

Itsasontziak marinel gutxi batzuk salbatu zituen, baina gero, belak hedarazi zituen eta ni uhinen menpe geratu nintzen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 191. orr.

Kolonizazioak [...] ingurugiro desberdinetara hedaraziko du hizkuntza bat, eta gertakari horrek, bere aldetik, aldaketak ekarriko ditu hizkuntza horretan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 48. orr.

Mikroak mandaeuliaren hegal-hotsaren antzekoa hedarazten du.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 177. orr.

Indarrez lortu dituztela, eta burdinaz hedarazi dutela beren erlijioa.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 151. orr.

EHBEren ustetan, Urkijoren adierazpenen bidez «beldurra hedarazi nahia» dago.  Berria - Euskal Herria   2004-03-26

Hori ere ez da komeni jendetza artean hedarazi; aitzitik, holako lukubrazioak gizon hautei dagokie.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 150. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus