Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hedadura (ETCn 3.614 agerraldi) 1 iz zerbaitek betetzen duen bitartea. ik eremu.

Mila eta zazpiehun bat verstako hedadura batean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 170. orr.

Ohe zabalegiaren hedaduran.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 124. orr.

Hedaduraz Herbehereak, Suitza eta Danimarka baino handiagoa izan arren, soilik 1,4 milioi biztanle ditu Estoniak.  Berria - Mundua   2004-04-21

Ezker eta eskuin, landa kaskamotzen zerumugarainoko hedaduran.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 86. orr.

Edozein gisaz, eremuaren formak eta hedadurak eragina daukate gure sentimenduen sorkuntzan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 141. orr.

Inperio hura indarrean zegoen, eta bere hedadurarik handienera iritsia zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 55. orr.

La Réunion ugartean bezala xoratuak egonak gira kreoleraren hedadura ikusiz, konparatuz gure mintzaira guttituak gure lurraldeetan gaindi nola ahulduak diren.  Herria   2004-06-24

Hitzen bizitasuna, hedadura eta literaturan egin duten ibilia.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 144. orr.

Gutxienez 800 bertso lerrotako hedadura duten olerki lanentzat.  Berria - Kultura   2004-05-05

Lanaren hedadura eta epeak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 331. orr.

Hiesaren hedadura mugatzeko.  Berria - Harian   2005-04-15

Zure bihotzari dagokio mendeku horren hedadura estimatzea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 522. orr.

Nazioarteko finantza- mugimenduen hedadura.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 71. orr.

Artearen alorraren hedadura, mugak eta definizioa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 241. orr.

Giza ezagutzaren jatorria, ziurtasuna eta hedadura ikertzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 81. orr.

Lanaren banaketaren muga merkatuen hedaduran dago.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 17. orr.

Denek ere hau zioten kausitzen eta miresten, bere izpiritu zabalaren aberastasuna, haren hedaduran baitzen zernahi jende motaren lekua. ik beherago 4.  Herria   2001-10-11

Eta lana aurrera zihoan ber, prestatzailea ohartu zen obra berria eskuetatik irteten ari zitzaiola, hedaduraz, luze-laburrez eta informazioaren ugaritasunaz lehengoa baino handiagoa.  Berria - Harian   2005-05-04

Juanberinga deitzen diote lastozko mamutxar folkloriko bati, eta hedaduraz, baita belezomorro edo kokojende zarpail orori ere.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 70. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hedadura handiko eremu batera jo bezain laster.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 254. orr.

Hedadura handiko egunkari batek.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 227. orr.

Hedadura handi batean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 274. orr.

Hedadura lau eta grisetan ez zen bizitza-aztarnarik ikusten. Hedadura etengabea.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 261. orr.

Estensio, eremu edo hedadura huts dira, ez dute nondik-norainokotasuna beste tasunik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 222. orr.

Plazaren hedadura zabala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 235. orr.

Eraketa-arauak euren hedadura zabalenean lanean jartzen dituzten enuntziatuak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 168. orr.

Gauzak funts horretan joan balira, zer hedadura gaitza ez zuen hemen berean ukanen Orriak?  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 216. orr.

Berdin da zer hedadura metaforiko atxikitzen zaion.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 143. orr.

Espazioan (hedadura sarrezinean).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 134. orr.

Urezko hedadura mugagabe bat zabaltzen zen Mikel Strogoffen oinetan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 384. orr.

3 (testuinguru teknikoagoetan)

Hedadura hori dimentsio bakar batean da neurgarria: lerro zuzen bat da, hain zuzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 100. orr.

Forma, hedadura eta mugimendua, besteak beste, propietate lehenak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 177. orr.

Estatuen izenek -kartografia politikoaren izenek oro har- ez dute, bistan denez, intensiorik, ez diote ezer eta ez dute beren baitan funtsik, izaterik edo zertasunik; estensio, eremu edo hedadura huts dira, ez dute nondik-norainokotasuna beste tasunik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 222. orr.

Hedadura Jainkoaren atributua da edo, bestela errateko, Jainkoa gauza hedatua da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 125. orr.

Hedaduraren Matematika (Geometria).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 99. orr.

Bi adierazpen predikatibo horiek unibertsal desberdinak adierazten dituzte, nahiz eta hedadura bera izan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 174. orr.

4 ipar adimena, adimenaren irispidea.

Apez suharra, idazle fina, hedadura handiko gizona.  Herria   2003-10-02

Gizon kartsua eta argia, hedadura handikoa.  Herria   2005-09-01

Biziki hedadura zabaleko gizona.  Herria   2005-12-29

Hau politikari ezagutua da segur, iduriz hedadura handia baduena, bainan erroak untsa nekez egiten ditu Parisen...  Herria   2001-03-08

Egia erran, Piarres Lafitte hain hedadura handiko gizona ginuen nun ez baitziren orobat denak xeheki erraiten ahal izan egun berean, besterik ere baitzen kondatzeko.  Herria   2002-10-31

Bazuela Lafittek beste hedadurarik oraino: etzena ordukotz ari bere lan ixiletan Lafitte semenarioko eskola klasen gainera eta bazterretik: euskal gramatika hura, eta orain abertzaletasuna deitzen dugunaren maileko guziak, hegoaldeko Aitzol eta beste ainitzekin zituen harremanak bestalde.  Herria   2001-09-13

Beste emazteño bat, hau ere hedadura handikoa, Miren Azkarate donostiarra.  Herria   2001-07-19

Hautetsi bezala ere hedadura handiko gizona agertu zen.  Herria   2003-03-06

Beste hedadura bat hartu zuen oraino heletar pentsalari horrek Lafittekin, Euskal Herriaren aberastasunak eta beharrak barnatuz aintzina.  Herria   2001-11-01

Bere kargua halako hedadura batekin bete duela denbora guzian.  Herria   2001-01-11

5 (hitz elkartuetan)

Ezaugarri horren hedadura eremua.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 246. orr.

· Begiak itsutzen zizkidan ur hedadura hura [...] Danubioa zen jadanik.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 244. orr.

Estepa hedadura neurrigabe hura, mendebaldetik ekialdera ehun eta hamalau gradu baino gehiago hartzen dituena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 39. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus