Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hebreo 1 izlag/iz hebrearra.
Unibertsitate Hebreoko irakasle eta aditu druzo batek. Berria - Mundua 2004-12-22
Esan ohi denez, honako hitz hebreoez osatua omen dago: [...]. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 165. orr.
Haserrealdi eta pozaldietan edo solas xume batean irten ohi diren esapide asko ez dira, zehaztasunez hitz eginda, indargarriak baino, hebreoen sela y vah, adibidez, edo latindarren pol edo oepol. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
2 hebreera.
Hebreoz idatzia. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 155. orr.