Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta han ziak heriosur zaldi gainean, sasi guziak barrena noraezean, azkenerako zaldia hebaindu eta lurrera erori zaion arte. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 129. orr.
Pikotxa erabiltzez ederki hebainduak ginen kapitainari ausartu nintzaionerako. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 41. orr.
Barkatu, irakurle gazte, amaierarekin hasi nahi dut, beldur bainaiz biak indartsu hasi eta erdi hebainduak ez ote garen. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 186. orr.
Burtziak sartu ondoren, izter-zainak ebaki zizkiola, dagaz, eta horrela paralizatu eta hebaindu zuela dukeak zezen hura. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 162. orr.
Bizkarrezurrik gabe hebainduriko panpina oroitu zitzaidan, bere aulki birakorraren gainean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 235. orr.
Zure alabak, badaki gauez jende biluzia hebaintzen duzula? Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 104. orr.
Lo nengoen oraindik, erabat hebainduta, egarri ere bai. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 189. orr.
Gero eta mingarriagoak dira kolpeak, behin eta berriro jotzen bainaute lehen hebaindutako aldean. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 34. orr.
Lurrean arrastaka, bustirik eta hebaindurik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 118. orr.
San Frantzisko hebaindu bat. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 260. orr.
Badaki horien atzean gorputz hebainduaren isuri minak daudela. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 90. orr.
Lastairak ostikoz altxa zaitzatela hebainduak / diru-gosearen seme bekatuan ustelduak. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 95. orr.
Indarrean dagoenarena eta nagusiarena bat, txikiarena eta hebainduarena bestelakoa izaten da, nahitaez, errealismoa. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 264. orr.
Zaldiak hebainduxeak; zaldunak neke gaizto eginak; beren erresuma noblerako bidea hartu dute atzera. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 135. orr.