Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hirugarren atea zabaldu zuen, sartu zen barrura ilunpetan eta haztamuka hasi zen argiaren giltzaren bila. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 236. orr.
-Kaixo, Neville -esan zion Harryk, ilunpetan haztamuka mugitu eta Nevilleri kapatik helduta altxatzen lagunduz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 71. orr.
Laino artean haztamuka Siriusen bila ibili, eta haren besoa aurkitu zuen... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 311. orr.
Edo begiak erabiltzen zituen eta ingurura begiratzen zuen, edo, bestela, haztamuka eta ukituka, "itsu gisa portatzen zen". Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 152. orr.
Itsua ematen zuen ia, antza; gauzekin huts egin, haztamuka ibili, eta ikusmenaren aldetik galdua ematen omen zuen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 153. orr.