Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Besteaz nirea haztakatu zuen praka gainetik, baina makal neukan. Aitor Arana «Onan», 2000 - 22. orr.
Argi ispilatutan aztertu, esku ahurrean pisua haztakatu. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 261. orr.
Alpakazko bi balantzen platerak lehortu zituen, labea haztakatu, sutegia ia itzalia baitzegoen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 105. orr.
Non oilo zahar narrats batzuk lurra haztakatzen eta arrautza mixerableak erruten baitzituzten. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 23. orr.
Itsumandoka gurpil-aulkiaren burdinazko egitura ezaguna haztakatu eta, mugimendu sail neketsu baten ondoren, berriro aulki gainean jartzea erdietsi nuen. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 83. orr.
Ukitzen duzu berriro, haztakatzen dizkiozu alde guztiak, uste duzu inoiz inork ukitu gabeko objektu bat ukitzeko fortuna izan duzula. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 220. orr.