Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zer izanen da estatu-nazio hain ezberdin horien lekua edo hazta, Ingalaterra, Frantzia, Espainia, Alemania bezalako inperio ohien aldean. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 98. orr.
Saritzat ukan zuen "makila zilarreztatua, makila gorrail, lerden, hazta ttipiko bat, mizpira ginharriz, ah! zer makila!... luzexago egin balu, untz'urrea eskuratu baitzuken". Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 39. orr.
Hazta, 2000 kg - goratasuna, 1,20 m – erdiz-erdikoa, 1,42. Herria 2003-10-02
Ahalik eta zehazkienik behatzera saiatu dira, taulen gainean lerratuz praktikatzen diren kirolek nolako hazta hartzen ari duten hemen gaindiko ekonomian. Herria 2003-11-20
Nik utzi lekuan zegoen beti, ate ondoan zutik, eta eskuak gerrian hazta eginda, begitartea deusen adierazpidea ez zuela. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 375. orr.
Abel isilik eta besoak hazta eginik zain geratu da, bidelagunak zer edo zer argituko diolakoan. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 108. orr.
Polizia, besoak hazta eginda, haien atzean zegoen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 406. orr.
Alferrik zuan buruan horrelakoak eta bestelakoak hazta eta hazta erabiltzea, elkarri begiratzea, ez genian ulertzen haiek horren maltzurrak izatea. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 35. orr.