Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hazpegi iz pl aurpegiaren, begitartearen alderdiak.

Soari espresioa ematen dioten hazpegiak -bekainak, betondoak, irribarreak edo haserreak eragiten dituzten begi ertzetako zimurrak...-.     «Kuskue tanden», 2004 - 7. orr.

Andrési begiratu zion gero, haren belztasuna gailendu egiten zen argitara, baina hazpegi gozoak zituen, eta biziak oso.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 116. orr.

Bisaiak hazpegi astunak zituen oro har, baina begiak txiki-maltzurrak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 148. orr.

Hazpegi zakarrak ditu, baina begirada atsegina.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 127. orr.

Ekialdeko hazpegiak dituen emakume bat ageri da argazkian bateria jotzen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 105. orr.

Magrebiar hazpegiak dituen gizon gazte bat.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 106. orr.

Miretsita geratu zen berriz ere hazpegiak erdiak bereak eta erdiak neskarenak zituen ume hura ikusita.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 141. orr.

Irribarre batek gizonaren hazpegiak argitzen ditu.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 14. orr.

Beldurrak tenkaturik zeuzkan hazpegiak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 140. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus