Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hazitoki 1 iz haziak gordetzeko tokia. ik hazgune.
Politikoki Luoyang "bat zetorren Ninive eta Tirorekin"; baina oraindik bere eragin indartsua zertzen ari zen, mahayanaren haziak kultur ingurune sinikora girotzeko hazitoki izan zelako, eta honela mundu sinikoan zabal erein ahal izan zirelako. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 58. orr.
2 hazteko tokia.
Izan ere, euskal herrietan zehar hedaturik dauden bertso-eskola hauek baitira gaurko eta biharko bertsolaritza mugimenduaren gune eta hazitoki. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 71. orr.