Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
haziera 1 iz heziera.
Haziera onaren seinale izango da, nonbait, nire gurasoen eta nire artean denbora guztian bazterrak nahasten aritzea. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 127. orr.
Haziera oneko umeek. «Kuskue tanden», 2004 - 111. orr.
Euren bizimoduaz iharduten zuten, seme-alaben osasun eta hazieraz, eskolako kontuez. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 192. orr.
2 haztea.
Azpian, oso ondo irakurtzeko moduan -nahiz lerroak emanda egon zuhaitzaren hazieraren kariaz- data bat eta izen batzuk azaltzen ziren: Reno, 4-VII-1931. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 16. orr.