Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hazi2 1 iz landare berri bat sor dezakeen fruitu zatia.

Eman bitza lurrak belar heze haziduna eta orotariko frutarbolak, beren hazi eta guzti.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 16. orr.

Abenduan, hazia ereiteko garaian.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 90. orr.

Lur onean ereindako hazia bezalakoak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 148. orr.

Hazia zuhaitzetik dator eta zuhaitza hazitik, edota zuhaitza zuhaitzetik; inoiz ere ez, ordea, hazia hazitik, tartean zuhaitz bat ez badago.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 292. orr.

Idorteari hobeki ihardokiko dutela hazi berri horiek.  Herria   2004-01-08

Ondo dakit zuhaitza sortzeko hazi bat usteltzera kondenatzen dela.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 112. orr.

Lur Berri kooperatibak hazi transgenikoen 80 dosi saldu zituen.  Berria - Harian   2005-03-23

Laborategiek hazi horien ADNa ikertu zuten.  Berria - Gaiak   2004-08-25

Genetikoki eraldatutako materialaz kutsatu den hazi edo landare bat.  Berria - Gaiak   2004-05-25

2 irud

Hiru hitz haiek, bai, burmuinetan ereinikako hiru hazi balira bezala, Erein orduko hozituak, bihituak eta landare indartsu bihurtuak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 200. orr.

Ron botila madarikatu hark erein zion margolariari herioaren hazia.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 47. orr.

Amikuztarrek ikusi dute nor diren Sorhuet biriatuarra eta Paxkal Ezcurra II urruñarra, funtsean, bi urruñar ume, lehenagoko Dongaitz-tarren hazi berriak.  Herria   2003-11-06

Hitzarmen hura ez zen gertatu, irabazleek zioten bezala, "Bakearen abiaburu" baina bai "Herraren eta Gorrotoaren hazi".  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 79. orr.

Bai, baliteke azpian edo nire nortasunaren txoko ezkuturen batean homosexualitatearen hazia orduko ereinda egotea.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 142. orr.

Martirien odola Elizaren hazi izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 46. orr.

3 animalia arren ernalkinei darien gaia.

Orduan ere dutxapean zartatu zen, hazia urarekin nahasten zitzaiola.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 66. orr.

Bola hauek lehen aipatu dizudan hazi emankor horren biltegia dira; hazia emakumearen umetokian isurtzen bada, giza espeziea sortzen da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 88. orr.

Hazi hori orain isurtzen bada, zure abere-sen grinatsuak moteldu egingo dira.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 88. orr.

Hazia aluan, hazia uzkian, hazia ahoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 106. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hazi ereile izan den gure baserritar eta laborariari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 459. orr.

Hazi erreserba gari hazalditik gari hazaldira errespetatzen da, herentzia bat balitz bezala.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 165. orr.

Hazi bankuetan esperma beharra egoten zela jakin zuten.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 89. orr.

Sakelakoa sexu organoetatik gertu erabiltzen zuten gizonetan hazi ekoizpena %30 murriztu zen.  Berria - Gaiak   2004-06-29

Masturbaldi baten ondoren, hazi-guruinak handitu egiten dira eta azkenean likido bat isurtzen dute. gaizkata-zopa hartzen dute, aholatzarekin eta hazi-guruinekin.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 93. orr.

Ezin eutsi izan nion hazi-isuriari.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 77. orr.

Dolmancé arduratzen da bere lagunaren hazi-txorrotadak bi emakumeengana zuzentzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 165. orr.

Forentseak eta poliziek zoko-moko guztiak miatu dizkiote atsoari, hazi hondarrik ote zuen?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 106. orr.

Alabaina, isiltasuna oroimenaren ohorezko hazi-mintegia izan da mende askotan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 141. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

16an, Santa Engrazia egunez bedeinkatzen omen zuten arto-hazia. San Matias, erein badek aza-hazia, bilduko dek aza handia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 165. orr.

Bizi-hazi batzuk iritsiko ziren Lurrera.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 36. orr.

A zelako gozamena zuretzat ume hori galbideratzea, hezitzaileek bihotz gazte horretan ereindako bertute eta erlijio-hazi oro itotzea! oroitzapen lazgarrizko nire bagajea aberastasun bilakatzen zen, historia-hazi; landare bat bezala hazten nintzela iruditzen zitzaidan idaztean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 73. orr.

Zalantza haziak ereiten ditiagu zalantzondoak biltzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 273. orr.

6 hazitarako

Kanpoaldean, hazitarako zaldi arabiar bat eta bi morroi leial daude zain.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 130. orr.

Eta orain, Madrilera etortzen utzi behar al diogu hazitarako zezenko honi [...]?  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 225. orr.

Hauxe da Iriondo, On Inazio Iriondo elgoibartarra, hazitarako gordetzeko moduko gizabanakoa.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 89. orr.

Sarraskia hazitarako den ale gainera jausten bada, haziak garbi dirau.  Elizen arteko biblia   Lb 11,37

Jorratu gabeko baratze bat dugu hau, hazitarako utzia.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 37. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus