Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hautsezin (ETCn 114 agerraldi; orobat hautsiezin ETCn 110 agerraldi) izond ezin hautsizkoa.

Ustel daitekeena eskasagoa dela ustelezina baino, eta hauskorra baino zinez hobea dela hautsiezina.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 220. orr.

Aroztegian aritzen zen forja-lanean bere bost semeekin, ezpata ederrak egiten, urrezko apaingarridunak, aho-zorrotzak, hautsezinak.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 63. orr.

Torturatuak, bizirik buztinezko molde hautsezin horren barruan, herioa lehenbailehen etortzeko eskatu besterik ezin egin.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 382. orr.

Espainiaren batasun hautsezinari buruz.  Berria - Euskal Herria   2004-04-06

Ez dagoela deus ere sakratu edo erlijiosorik gizakien artean, ezkontzaren lotura hautsezina ez bada.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 65. orr.

Erlijioaren legeari dagokiola erabakitzea lotura hori hautsezina izango den ala ez.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 165. orr.

Halakoxea baitzen senean ez beste inon zizelkatuta zegoen lege hautsezina.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 197. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus